Udalaren aisialdirako eskaintza
 
Aisialdiko arduradun hori:
 
Antonio naiz, eta gaur bertan jaso dut Kultura Departamentuaren eskutitz bat. Aurtengo aisialdi-jardueretan parte hartu dudan aldetik, gutun honen bidez zugana jotzen dut, zure departamentuak eskaini dituen aisialdi-jarduerei buruzko nire iritzia emateko, eta porposamenaren bat egiteko asmoz.

Batetik, argazkilaritza tailer bat egitea erabaki nuen, eta bestetik, Ikasi nola sukaldatu izeneko ikastaroan izena eman nuen. Ohartu nintzen aurtengo argazkilaritza tailerreko irakaslea naziarteko argazkilari bat izango zela, eta berehala erabaki nuen izena ematea. Baina niri, gehien gustatzen zaidana sukaldatzea da. Horregatik ikastaro hori ikusteak pozten ninduen, eta ez nuen zalantzarik izena emateko.

Bestalde, antolamenduari dagokionez, uste dut lan gogorra egin duela Kultura Departamentuak. Nire partetik, ez dut akatsik aurkitu egin ditudan bi ikastaroetan. Horrez gain, irakaslei buruz bakarrik esan dezaket oso onak eta jatorrak izan direla.

Ez dut astuna izan nahi, baina urtengo eskaintza bikaina izan da. Egindako ikastaroez aparte, udaleko webgunean ikusi ahal izan nuen zazpi ikastaro baino gehiago eskaintzen zituela Kultura Departamentuak. Loreak landatzeko tailer bat egoki iruditu zitzaidan Asturiasen lorategi batekin etxe bat baitut, baina ez nuen egin nahi izan hiru ikastaroengatik ordaintzea diru gehiegi baitzen.

Aurtengo eskaintzan, aldiz, hitzaldiren bat faltan bota dut. Uste dut Athleticeko jokalariren bat lortu ahal izango litzatekeela. Nire partetik, talde honetan jokatu nuen orain dela bost urte, aukera asko ditut jokalariren  bat hitz egitera ekartzeko. Interesgarria izango litzateke herriko jendearentzat.

Eskerrik asko zure arretagatik. Espero dut egindako proposamena kontuan hartzea, eta nire laguntza beharko bazenu, jarri nirekin harremanetan inolako zalantzarik gabe.
 
Ondo izan.
