LONJA EZ ITXI
 
Kaixo herritar gustioei, Iker naiz, Legarreta auzoaren presidentea eta gutun honen bitartez jakinarazi nahi dizuet udalarekin sortu zaigun arasoa: Duela gutxi, jakin dugu udalak lonja itxi eta beste zerbaiterako erabiltzeko asmoa duela.

Lehenengo eta behin, azaldu nahi dizuegu auzoan tabernarik ez dagoela eta udalaren lonja auzokide gustiok elkartzeko erabiltzen dugula. Guretzako elkartzeko leku bakarra da eta bertan kartetan jokatzen dugu, batzarrak egiten ditugu, lagunekin zerbait edateko lasai lasai, besteak beste.

Beste aldetik, azpimarratu behar dut lonja auzoaren sinbolo bat bihurtu dela. Auzokideentzako ekintza asko egiten dira, bai helduentzako bai gazteentzako. Horregatik, lonja ixten badute auzoaren biztaldeei min handia egingo zaie, eguneroko bizitzan utzune handia utziko zaie.

Udalak lonja ixtearen erabakia ez zaigu gustatu, baina beste aldetik enteratu gara, itxita ez dela egongo.Badirudi alkatearen bulegoan bihurtu nahi dute, udaletxeko bulegoa txikia geratu zaio eta lonja bulego besala erabili nahi du.

Honen guztiaren ondorioz, azaldu nahi dizuet auzorako golpe ederra izan dela. Lonja auzoari giro ederra ematen dio eta auzoko biztaldeak beldur gara lonja ixtearen ondorioak eta auzoko giroa hiltzea.

Hemendik, gure propozamena da, zerbait egin aurretik gurekin biltzea eta irtenbiderenbat bilatzea. Adibidez beste lonjaren bat bilatzea edo alkatearen bulegoa beste leku batean egitea.

Zuen erantzunaren zain egongo gara, mila esker aldez aurretik.
 
Legarretako auzokideak.
