Arazoak ikasturte-amaierako bidaian
 
Gasteiz, 2020ko irailaren 29a
 
Aisialdi-jardueretako arduradun hori:
 
Dakizuenez, ikasturte-amaieran Durangoko aterpetxe batera eraman genituen aurtengo udaleko 13-14 urteko gazteei. Jakin duzunez, aterpetxean beste gazte batzuek zeuden guk etorri baino lehen; horregatik, gorabeherak izan genituen.

Hasteko, ahilegatu bezain laster arazoak izan genituen gure logeletara sartzeko. Izan ere, hor zeuden gazte guztiak bere logelaz kanpo ziren hizketan. Zorionez, arratsaldean ez ziren egon arazo berririk. Halaber, gaua irizterakoan ezin zen lo egin isiltzen ez zirelako. Begiraleok, saiatu ginen haiekin hitz egiten, baina ezin izan genuen, ez zutelako nahi.

Arazo larriena hurrengo egunean hasi zen, aterpetxearekin adostuta genuen aurrez aurre nork erabiliko zuten beheko komunak eta nortzuk goikoak. Guk behekoak bakarrik erabiltzeko baimena geneukan. Baina, goiko pisuko mutil gazteak harrapatu genituen gure nesken komunetan. Argi dago, hori egitea gaizki dagoela. Esan genien beheko komunak guk bakarrik erabiliko genituela, agian ez zutelako ondo ulertu. Ondorengo egunetan berriz errepikatu zen; beraz, haiek zekiten gauzak ez zirela ondo egiten. Bi komun zeudelako bai goian, bai behean, lekua zuten guztiak beraienetara joateko,

Ondorioz, gure taldea joan behar izan zutela goiko komunetara behin baino gehiagotan normala iruditu zitzaigun. Izan ere, sortu ziren liskarrak gazte guztien artean, normalak izango ziren edozein adineko pertsona guztien artean. Ikusi genuenez aterpetxetik kanpo ez zirela arazorik egon; haien errua ez dela zihurtatu ditzakezugu.
 
Besterik gabe, agur.
