Udalaren aisialderako eskaintza
 
Donostian, 2020ko irailaren 30ean
 
Udaleko aisialdiko arduradun hori:
 
Gutun honen bidez, zuregana jotzen dut aurtengo aisialdi jarduerak direla eta, eskaintzari buruzko iritzia emateko.

Lehenik eta behin, egitasmoarengatik eskerrak eman nahi nizkizuke. Besteak beste, antolamendua espero genuen baino hobea izan da. Koronabirusaren krisia dela medio, aipagarria izan da neurriak jarraitzeko izan duzuen zuzentasuna. Horrez gain, jardueren iraupena ere azpimarratzekoa izan da. Izan ere, irakasle gehienok egokitzat hartu dugu aurtengo ikastaroak egun bat gutxiago izatea.

Bestalde, jakina da, Donostiako Turismoaren egoerari buruzko hitzaldia biziki espero genuela askok. Alde batetik, Turismo arloan espezialistak diren pertsona ospetsuak egongo zirelako; bestetik, azken boladan hirian ireki diren hotel kopuruak zalaparta handia sortu duelako. Esango nuke, hitzaldi hori berezienetakoa izan zela,  ezbairik gabe. Gelan giro polita sortzeaz gain, Donostiako Turismoko arduraduna, bereiziki, gure galdera guztiak arreta handiz eta estimuz erantzun zituen.

Alabaina, datorren urterako egoitzaren aukera berraztertzeko eskatu nahi nizuke. Gelak txikiak dira eta, nire aburuz, lekua nahiko utzita dago baliabide informatikoei begira. Hortaz, eskaera kontuan izatea espero dut.

Azkenik, hurrengo urteko jardueren artean gai berri bat gehitzea gustatuko litzaidake. Jakin badakigu, urteekin komunikatzeko era aldatu egin dela, baita lana egiteko modua ere. Moda dela eta, telelanari buruzko hitzaldia eta tailerra gehitzea eskatu nahi nizuke. Askok, telelana osasun krisia dela eta behin-behinekoa izango dela pentsatu arren, nik uste dut gelditzeko etorri dela. Beraz, benetan interesgarria izango litzateke horren abantailak eta desabantailak ongi aztertzea. Izan ere, familia eta lanaren muga gero eta hurbilago dago eta hori gure kaltetan izan daiteke.

Nire iritzia eta eskaerak aintzat hartuko dituzulakoan, mila esker, aldez aurretik, zure arretarengatik.
