ARAZOAK IKASTURTE-AMAIERAKO BIDAIAN

Plentzian, 2020ko irailaren 30ean
 
Udaleko aisialdi-jarduetarako arduradun hori:

Miren naiz eta aisialdi-jarduetarako begiralea naiz. Aurten, egon naiz gorbeia aterpetxean gaztetxoekin eta egoera larri bat gertatu zaigu han gai honek asko kezkatzen nauenez eta begiralea naizenez zuregana jotzen dut jakinarazteko gertatutakoa ez dela izan gure erruagatik.

Gai hau ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, larria baizik eta kezkatzeko arrazoi asko daudenez, batzuk aipatzeari beharrezkoa deritzot. Lehenengo eta behin guk ez genuen pentsatu aterpetxe horretara joatea, baina aurreko egunean euria egin zuenez ezin izan ginen egitarauan agertutako aterpetxera joan. Gainera gorbeia aterpetxean heltzerakoan arduradunak esan zigun ezin genituela motxilak sartu aterpetxean. Nahiz eta ideia ez gustatu, horrela egin genuen. Horren harira, esnatu ginenean gure motxilak zabalik zeudela ikusi genuen eta arduradunengan joan ginenean beste taldeko mutilek oihuka egin ziguten.

Arrazoi guztiak behin jakinda, arazo honen ondorioak ere ezagutu behar dira jendeari ikusarazteko uste dugun baino garrantzi handiagoa dutela. Alde batetik, aterpetxetik bota gintuzten eta, beste alde batetik, beste taldekoek salatuko gintuztela esan ziguten nahiz eta guk ez genuen ezer egin.

Esandako guztiagatik, nahiz eta erraza ez izan, honi ere konponbidea emateko gai izango genuke, eta batzuk aipatzearren, honako hauek proposatuko nituzke. Hasteko, ondo legoke gure gaztetxoekin elkartzea eta zorionak ematea bere jokaeragatik. Halaber, aukera ona izan liteke  aterpetxeko arduradunarekin azalpenak eskatzea. Zalantzarik gabe, beharrezkoa izango litzateke beste taldeko gaztetxoekin kontaktatzea berriro ez gertatzeko.

Besterik gabe, nire eskaera kontuan hartu erantzuna jasoko dudalakoan, aldez aurretik eskerrak emanez. Agurtzen zaitut.
