UDALAREN AISIALDIRAKO ESKAINTZA
 
Lemoan, 2020ko Irailaren 28an
 
Udalaren Kultura departamentuko aisialdiko arduradun hori:
 
Orain dela egun pare batzuk, zuen gutuna heldu zitzaidan aurten udalak eskaini dituen jarduerei buruzko iritzia eman dezadan. Hori dela eta idazten zaituztet.

Lehenengo eta behin, urtero horrelako jardueretan parte hartzen dudala esan beharra dut. Hamar urte inguru daramatza udalak horrelakoak eskaintzen eta eskaintza asko hobetu da lehenengo urteetatik ona.

Lehenengo urteen eskaitza oso murristuta zegoen eta tailerrak bakarrik eskeintzen ziren, orain ordea, hainbat jarduera eskeintzen dira.

Harian sartuta, uda honetan bi jardueretan parte hartu dut esperientzia ezin hobea izanik. Uztailan osasunari buruzko hitzaldian izena eman nuen, argaltzeko bidean nengoen eta horrek asko lagundu ninduen zer nolako janaria hartu behar nuen soberan nituen kilo horiek kendu ahal izateko. Abustuan ere, beste jarduera batean hartu nuen parte, bizikleta nola konpontzeko tailer baten ain zuzen ere, izugarri asko ikasi nuen eta orain etxekoen bizikletak nik neuk konpontzen ditut, konpontzearen dirua aurrezten.

Tailer edo hitzaldi laburrak izan ziren 2-3 egunetakoak, baina irakasleen azalpenak oso argiak izan ziren eta zalantzarik gabe amaitu nituen jarduerak. Hau gutxi balitz, irakasleek haien telefono zenbakia eta emaila eman zeniguten etxera heltzean zalantzarik bageneukan galdetu ahal izateko.

Aurtengo eskaintzetan bereziki interesgarria zena egon da ere, pena ezin izan nuela parterik hartu, ekintza eskeintzen zen egun  horietan Lemoatik kanpo egon nintzelako. Ekintza hau muxukoak egiteari buruzkoa zen eta nozki, daukagun egoerarekin ekintzarik aproposena gainera.

Urrengo urterako aisialdira begira eta orain aipatutako jarduerari lotuta, proposamen berri bat egingo nizueke, hidroalkohol gelak egiteko tailerra ain zuzen ere. Horretarako nik neuk nire burua eskeintzen dizuet irakasle giza, oso ondo prestatuta bait nago arlo horretan.

Amaitzerako, eta nire uste apalean, datorren urterako kultur etxe berriaren lokaletan egingo nituzke ekintzak, udaletzeko lokalak txikiegiak geratzen ari direlako, eta horrez gain lagun gehiagok emango zuketen izena jardueretan parte ahal izateko.
 
Nire iritzia kontuan izango duzulakoan,
Agur