Lonja ez itxi
 
Irakurle guztiei:
 
Patxi naiz, eta, Bide zahar auzokideen izenean zuengana jotzen dut, aprobetxatu nahi dut herriko aldiskaria gure haserrea jakinarazteko, izan ere, gure auzoan beti eduki dugu txoko berezi bat, eta, orain Udalak kendu nahi digu.

Lehenengo eta behin, gure egoera azalduko dizuet, hau da, dakizuenez, gure auzoa herrigunetik kanpo dago, eta hori guztia gutxi balitz bezala, hemen ez daukagu guneren bat elkarbizitzarako. Azken taberna orain urte bi zarratu zuten, eta, dakizuenez gure auzoa mendiaren ondoan dagoenez ez dago parkerik ere ez, horregatik, Udalak utzi zigun txoko bat, eta, han beti elkartu gara auzokoak.

Hori guztia dela eta, ez dakit non elkartuko garen, txoko horrek beti erabili dugu auzoko jaiak egiteko edo zerbait hartzeko, gure amamak kartetan jokatzen egoten dira egunero, honekin, esan nahi dudana da txokoa gende guztientzako izan dela beti. Bestalde, ez dugu ulertzen zergatik kendu nahi digun gure txokoa,entzun dugunagatik, erabili nahi dute Udalaren tresnak gordetzeko.

Hala eta guztiz ere, pentzatzen dugu denon artean irtenbide bat bilatu ahal dugula, adibidez, denok dakigun bezala, herriko ikastolan lekua asko dago, eta, gainera, eraiketa zaharrean ez da klaserik ematen, hortaz, gure proposamena hori izango litzateke.

Amaitzeko, gure eskaera aintzat hartuko delakoan eta arazo lehenbailehen konponduko delakoan, agurtzen naiz.

Adeitasunez, Patxi
 
Zornotzan, 2020ko irailaren 30ean.
