Gero eta bizkleta-istripu gehiago errepideetan 
Barakaldon, ekainaren 18an 
Egunkariaren irakurleak Agur tÂ´erdi:
Gutun honen bidez, gure kexarik latzena jakinarazi nahi genuke, errepideetan gertatzen den egoeragatik. Txirrindulari-elkarte bateko ordezkaria izendatu ninduten eta Gobernuak kaxurik egin ez zigunez, gure egoera azaltzea erabaki dugu egunkarian. Dakizuenez, azkenaldian gero eta istripu gehiago daude Euskal Herriko errepideetan. Etxetik irteten garenero, gure bizitza arriskuan dela sentitzen gara, ez daukagulako nahiko bidegorri gure txirringa gidatzeko. Gainera, autoen gidariek ez gaituzte batere errespetatzen. Beraz, babestu gabe sentitzen gara. Hori dela eta, istripuak ohikoenak izan omen dira. Nahiz eta bidegorri gutxi egon, elkartekideak beti erabiltzen ditugu horrelako bideak. Hala ere, pasa den astean egoera onartezin bat jaso zuen elkartekide batek. Gure kidea, auto batekin topatu zen, eta gidaria gelditu ez zenez, txirrindulariak kotxea saibestu behar zuen bat-batean. Lurrera eroritakoan, gidariak ihes egin zuen eta poliziei gertatutakoa azaldu zienean, haiek erruduntzat hartu zuten! Lotsagarria da eta ezin da jaso. Hau guztia gutxi ez balitz, atzo entzun genuen hedabideetan zergak ardaindu beharko genituzkeela txirringa kalean erabiltzeagatik Zertarako? Nora joango dira zergak? Oztopoak kenduko dituzte? Bidegarriak zabalduko dituzte? Ez dugu uste. Dena kontuan hartuta, hausnarketa sakon bat faltan botatzen dugu. Gaurko egunetan, konturatu gara gure planeta zaindu behar dugula, eta txirringak ez dira kaltegarriak, autoak baizik. Txirringa erabilerak joera berria izan beharko luke eta horri azpimarratu nahi genuke. Horregatik gustatuko litzaiguke jendea eta gobernua kontziente izatea, istripuak saihesteko eta neurriak hartzeko. Bukatzeko, esango dizuegu txirrindulariak ez garela arerioa errepidetan. Zuen artean bizi gara gizartean eta eskertuko genioke Gobernuari hartu beharreko heurriak hartzea eta kalteak konpon ditzan eskatu nahi genuke. Esaterako, bidegorriak zabaltzen eta txirriugak sustatzen. 
Adeitasunez, agurtzen zaitut, besterik gabe. 
xirri-dulari elkartearen ordezkaria