ATERPETXEAK BADU ZER HOBETU
 
Jaun hori:
 
Gutun honen bidez zuregana jotzen dut aterpetxea hobetzen laguntzeko asmoz eta, bide batez, gure azkeneko oporrei buruzko nire iritzia azalduko dizut datozen lerroetan.

Lehenengo eta behin, neure burua aurkeztuko dut: Naiara naiz eta lagunen izenean idazten dizut. Azkeneko oporrak mendi aldeko aterpetxe batean igaro ditugu lagun artean. Teleno mendia ezagutu nahi izan dugu, mendizaleak garelako eta LeÃ³n asko gustatzen zaigulako. Interneten aurkitu dugu zure aterpetxe eta, erreserba egin aurretik, informazio guztia irakurri genuen: jarduera-eskaintzak, instalazioak, nola joan, eta abar. Asko gustatu zitzaigu, horregatik, erreserba egiteak erabaki genuen.

Hala ere, aterpetxera heldu ginen pasaden asteburua eta esan behar dizut ez zela gure gustukoa izan: instalazioak zaharrak ziren, zaborra aurkitu genuen logeletan eta usain txarra zegoen aterpetxe osoan. Horretaz aparte, bizikletak alokatu nahi genituen baina arduraduna aurkitzea ezinezkoa zen.

Hau guztia dela eta, nire iritzia azaltzeko idazten dizut zure aterpetxea hobetzen laguntzeko. Nire iritziz, bezeroak gustura egotea garrantzitsuena da. Hau lortzeko instalazioak hobetu ahal dituzu. Gainera, instalazioak garbi mantentzeko eta jarduerak antolatzeko gutxienez pertsona bat aterpetxean egotea gomendatzen dizut. Gai guztiek bezala, honek ere alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik, inbersio handi bat egin behar duzu. Baina beste aldetik, aterpetxen itxura hobetuko da eta bezero gehiago edukiko dituzu.

Amaitzeko, eskertu nahi diozu bezero guztiok kezkatzen gaituen gaiari buruzko iritzia argitaratzeko aukera eman izana.

Oharra: nirekin harremanetan jarri nahi izanez gero, emaila:
