Aterpetxeak badu zer hobetu

Aterpetxeko arduradun agurgarria:

2020ko irailaren 29a

Ni Aitor naiz, beste egunean aterpetxe hartatik etxera joandako mutiletako bat, zurekin harremanetan jartzen naiz egoera dela eta. Hau da, nire lagunek eta nik gehiago espero genuen zure aterpetxeko serbitzuetaz, ez zen webgunean jartzen zuen bezala. Hori dela eta, nire iritzia emango dut aterpetxe horretaz.

Lehenik, lagunekin egin nuen plana zen mendi batera joatea skiatzera. Egun askotarako plana zenez, erabaki genuen aterpetxe batean hartzea ostatu eta hurbilena zurea zen. Hurbilena izan arren, webgunean ikusi genuen instalazio eta jarduera-eskaintza bikainak zituela.

Bestalde, aterpetxe hori ez zen webgunearen ikusitako berdina, internet orrialde horretan dena zegoen oso ondo zainduta eta garbituta. Gogo asko genituen heltzeko, baina bertara heltzerakoan, arritu egin ginen. Ogeetako isarak zinkin zeuden, ondo garbitu barik, eta komuneko lurra ere. Dutxatatik ur beroa bakarrik irtetzen zen, ur hotza eskuak garbitzeko iturritik hartu behar genuen gela ondo kentzeko gorputzetik.

Dena den, jarduera-eskaintzak eta jantokia gustatu egin zitzaigun. Jarduera-eskaintzetan oso ondo pasatu genuen lagun denok alkarrekin, ekintza oso dibertigarriak izan ziren. Horrez gain, jantokian tratu oso ona izan genuen, janari asko eta gustokoa zegoen.

Azkenik, nik hobetuko nuena instalazioak dira, norbait kontratatu behar duzue garbiketa onak egiteko. Dena ondo garbituta egonez gero, zure aterpetxeak erantzun edo kritika egokiak izango ditu.

Bukatzeko, zalantzarik baduzun nirekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa emango dizut: aitor@gmail.com

Adeitasunez,
