LONJA EZ ITXI

Irakurle horiek:

Nire izena Sergio da eta Bakioko auzokide bat naiz. Azken bolada honetan gure herrian gero eta jende gutxiago dago, hori dela eta ez dago tabernarik herriko auzokideekin denbora egoteko. Horregatik herriko auzokideek lonja bat alokatzea erabaki dugu.

Lehenik eta behin , esan behar dut orain arte gure lonja izan dela karteetan jokatzeko, zerbait hartzeko edo gure lagunekin denbora disfrutatzeko. Horrez gain, auzokideontzat oso inportantea da lonja hau edukitzea, normalean lanetik ateratzen garenean wasapa taldean hitz egiten dugu eta ahal badugu bi edo hiru ordu geratzen gara aktibitateak egiteko. Izan ere, gustatuko litzaidake aipatzea ez bagenula lonja edukiko, lan ondoren gure etxeetara joango ginatekeela.

Duela gutxi, jakin dugu udalak lonja itxi nahi duela. Dirudienez, bere asmoa da gimnasio txiki bat ipintzeko, baina dakigunez gure herriko biztanleak oso nagusiak dira eta gainera ia ez dago gazterik. Horregatik pentsatzen dugu ideia oso txarra izango litzatekeela.

Udalak lonja ixten balu, ez genuke lekurik denbora egoteko. Argi dago, udan kalean egon gaitezkeela baina neguan euriarekin eta hotzarekin ez litzateke posiblea.

Laburbilduz, herriko auzokideok pentsatzen dugu ondo legokeela gure lonjarekin segitzea, eta lonjaren barruan taberna txiki bat dagoenez, dirua lortzen badugu parte bat eman ahal dizuegu gimnasioa ipintzeko.
 
Azkenik, esan behar dut arazoa laster konpontzea espero dugu.
 
Eskerrik asko irakurtzeagatik. Agur.