LONJA EZ ITXI

Barakaldon, 2020ko irailaren 30ean

Irakurle horiek:

Ezeri ekin baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiot herriko aldizkariari lonjari buruzko nire iritzia jakinarazteko aukera eskaintzagatik auzokideen izenean.

Orain dela hiru urte herrigunetik kanpoko auzo batera bizi izatera etorri nintzen nira familiarekin, lasaiagoa delako eta erosoagoa ere bizitzeko.
Birusagatik, auzoko tabernak itxi behar izan zituzten, orduan, auzokideok udalaren lonja bat hartu dugu denbora pasatzeko. Dakizuenez, udalak lonja ixtea erabaki du beste gauza batzuk egiteko asmoz. Hori dela kausa, arazoak sortuko zaizkigu.

Alde batetik, auzokideok lanetik irten garenean, lonjan elkartzen gara hitz egiteko eta zerbait hartzeko. Beraz, ez dugu lokal bat edukiko elkartzeko, udalak lokala itxi nahi baitu.
Beste alde batetik, batzuetan guk lonja erabiltzen dugu umeekin ekintzak egiteko. Izan ere, gaur egun parkeak itxita daude eta ez daukate lekurik jolasteko.

Udalak esaten duenez, lonja erabiltzea erabaki du autoak edo motorra gordetzeko eta honekin udalak dirua irabaziko du, jabeei kuota bat kobratuko dielako.

Beraz, proposamen batzuk egin nahi izango nituzke egoera hobe dadin. Lehenik, beste leku bat bilatuko nuke autoak gordetzeko adibidez: udalaren ondoan dagoen lokala. Bigarrenik, lonja erabiliko nuke gazteentzat eta umeentzat tailerrak egiteko eta horrela modu bat izango litzateke ondo pasatzeko. Azkenik, lonjan liburutegi bat egingo nuke, horrela auzokideok liburuak irakurri ahal izango genituzke.

Bukatzeko, espero dut nire iritzia kontuan hartzea eta dauzkagun arazoak lehenbailen konpontzea eta horrela udalak irtenbide bat bilatzea, izan ere, guretzat garrantzitsua da.
 
Besterik gabe.
