Aterpetxeak badu zer hobetu

Aterpetxeko arduradun agurgarri hori:

Posta honen bitartez, lagun multzo baten izenean, zuregana jo nahi nuke gure kexa eta ezinegona adierazi ahal izateko. Bide batez, espero dut guk pairatu genituen eragozpenak ahalik eta azkarren konpon daitezen.

Orain dela bi aste, denbora luze non pasatuko ginen oporrak pentsatu ostean, zure aterpera joatea erabaki genuen asialdiaz gozatzeko asmoz. Behin zure webgunea eta eskaintzen zituen abantailak ikusita, ziur geunden ametsako oporrak izango zirela.

Zoritzarrez, ez ziren espero genuen bezain onak, eta kexatzera bultzatzen nauten arrazoiak mota askotakoak dira. Lehenik eta behin, gure logelak zikinkeriaz beteta zeuden eta eguraldi txarra eginez gero, itoginak zeudenez, ezinezkoa zen atseden hartzea. Horrez gain, igerilekua ez zen webgunean agertzen zen bezain handia; izan ere, bi pertsona baino ez ziren sartu.

Hau guztia gutxi izango balitz bezala, langileek tratatu gintuzten modua ez zen batere egokia. Gainera, erreklamazioak egiten genituen bakoitzean, ez ziguten kasurik egin eta hori zen gehien molestatzen gintuen gauzetako bat.

Afaroren bat izan arren, gauza batzuez gozatzeko abagunea genuen. Esaterako, janariari dagokionez, ezinhobeko kalitatea zen eta hainbat herrialdetako espezialitateak dasta genitzake. Halaber, instalazioak mota guztiko kirolak praktikatzeko aukera eskaintzen zuen.
Hau guztia alde batera utzita, konponbide pare bat proposatu nahi nizuke. Ondo legoke garbiketa-zerbitzuak egiten duen lana ziurtatzea. Ondorioz, instalazioen egoerak gorara joko du. Proposamen honi beste bat gaineratu nahi nioke, jendea nola tratatzeko modua lehentasuna bihurtzea.

Ziur nago neurri hauek lehenago martxan jarri balira, egoera askoz hobea izango litzatekeela. Hildo berean, espero dut aterpeak dagozkion irtenbideak ezartzea gertaera hauek ahalik eta gutxien gerta daitezen.

Adeitasunez,
