Aterpetxeak badu zer hobetu

Barakaldon, 2020ko irailaren 29an

Jaun agurgarria,
 
Eskutitz honen bitartez, ni eta nire hiru lagunei gustatuko litzaiguke aterpetxean igaro genituen egunei buruz gure iritzi pertsonala ematea. Aipatuko ditudan oharrak zuei laguntzeko asmoz dira, arazo batzuk izan arren, gure denbora aterpetxean eroso sentitu ginatelako.

Hasteko, COVID-19 birusaren ondorioz urte honetako oporrak ez genituen denborarekin antolatu, hori dela eta, aterpetxe baten bila aritu ginen. Horren ondorioz zuen aterpetxeko wengunearekin topatu ginen, eta bikaineko instalazioak eta jarduera-eskaintzak zituenez aukeratu genuen gure oporrak hor emateko. Argi ikus dezakegu webgunean agertzen diren instalazio batzuk eta bertan daudenak guztiz dezberdinak direla. Adibide nagusiena igerilekua zen. Webgunean 25m-ko igerileku ederra agertzen da, aldiz, bertako igerilekua txikia eta usain txarrekoa zen, ez zenutala garbitzen iruditzen zuen. Honekin jakinarazi nahi dizugu igerilekua bezala, beste zenbait instalazio oso desberdinak direla zuen webgunean igotzen dituzuen argazkiekin. Hala ere, janaria eta logelekin guztiz pozik gaude, hoberinak iruditu zitzaizkigun. 
Gure ustez, hobekuntza batzuk egin beharko zenuketen. Argi dago webgunearen argazkiak aldatu beharko zenuketela jendea ez gezurtzeko, eta beste aldetik, egokia izango lirateke igerilekua, jantokia eta komunak garbitzea. Ez bakarrik aterpetxearen irudi fisikoa hobetzeko, baizik eta jendearen segurtasunerako, orain bizi garen egoera dela eta.

Erantzuna jaso baino lehen, eskertu nahiko genizuke guztia irakurtzeaz eta arretaz. Gogoratu nahi dizugu guzti hau hobekuntza arlo moduan esaten gaudela eta zure erantzunaren zain geratuko garela. Zenbait arazo izan arren aste polit eta dibertigarri bat igaro genuen bertan eta hobekuntza hauek kontuan izatekotan, hurrengo urtean errepikatuko dugu.

Luzapenik gabe, agur bero bat.
