LONJA EZ ITXI
 
Irakurle hori:
 
Orain dela gutxi jakin dut Zalbalgana auzoko bizilagunok elkartzen garen lonja itxi nahi dutela. Dirudienez, udalak beste zerbaitetarako erabiltzeko asmoa du. Gutun honen bidez nire desadostasuna adierazi nahi dizut.
Hasteko, jakinaraziko dizut Zabalgana auzoa Gasteizko herrigunetik kanpoko auzo bat dela eta ez dagoela ondo komunikatuta. Oraindik ez ditugu beste auzo askok dituzten garraioak, esaterako tranbia. Urte batzuk daramagu honen zain.
Hau kontutan hartuta, hemen bizi garenok nahiago dugu auzoan bertan zer edo zer hartzea hirira autoz joatea baino. Kontua da, auzo hau nahiko gaztea denez, oraindik ez dutela tabernarik zabaldu. Ez gara biztanle gehiegi. Etxe asko saldu gabe daude eta beste asko eraikitzen ari dira. Kaleetan mugimendua ikusteko pare bat urte pasa behar dira.

Orain harte oso ondo konpondu gara udalak uzten zigun lokalarekin. Hor primeran egoten ginen. Lonja sukaldetxo bat zuenez, laister prestatzen genituen afariak eta nahi edo nahi gabe lagun minak egin ditugu. Auzoan, oso giro polita zortzen ari da eta izugarrizko pena izango litzateke elkarte honekin jarraitzea ezinezkoa izatea.

Postak bidaltzeko gunea badaukagu, eskolak ere, medikua baita, liburutegi eta higerilekuak haurrekin  joateko ere bai, orduan, Udalak, zertarako nahi izango ote du lonja hau?

Bukatzeko, hau dena esanda, denbora pixka bat bakarrik ezkatzen dudala esan nahi dut. Auzoa guztiz antolatuta egon harte.
 
Mila esker, aldez aurretik, zure arretagatik.

Zabalganako bizilaguna
