LONJA EZ ITXI
 
Gasteizen, 2020ko irailaren 30ean.
 
Irakurle hori:
 
Garazi naiz, herriko bizilagun bat. Aste honetan El Correo egunkariak plazaratu du elkartzen zareten lekua Udalak itxi nahi duela. Hori dela eta, auzokideen izenean idaztea erabaki dut. Lerro honen bitartez, gure kexa eta egonezina adierazi nahi dut.

Lehenik eta behin, zein den egoera azaldu nahiko nuke, ondo uler dadin. Herrigunetik kanpoko auzo batean bizi garenez, eta tabernarik ez daukagunez, udalaren lonja batean elkartzen gara. Gu oso gustora gaude han eta esan beharra dago inoz ez dela auzokideen artean gatazkarik sortu. Azpimarratu nahiko nuke guretzat oso inportantea dela horrelako lokala edukitzea. Lokala eduki ezean, ziur aski auzokideen harremanak aldatuko lirateke.

Badirudi Udalak lonja erabili nahi duela ikastaroak egiteko. Ez dugu esan nahi ikastaroak egiteari gaizki deritzogunik. Baina, guk gure buruari galdetzen diogu zergatik egin nahi duen gure lonjan.

Zein da Udalak eman diezaioke irtenbidea? Aitortu nahiko genuke, gure aburuz, ez da hain zaila konponbide bat aurkitzea. Horregatik, hainbat konponbide aipatzea ezinbestekotzat jotzen dut. Denok dakigun bezala, Udalak lonja eta lokal batzuk dauzka. Gogoko izango genuke esatea, lokal asko itxita daudela. Zergatik ez du nahi lokal hauek erabili? Hori guztia gutxi balitz; guk pentsatzen dugu eskola asko daudela ikastaroak emateko.

Horregatik guztiagatik, auzokideei gustatuko litzaiguke Udalak gure kexa eta eskaera aintzat hartuko ditulakoan.
