LONJA EZ ITXI 

Baso beltz auzoko herritarron izenean idazten dugu gutun hau. Aipatutako auzoa ezagutzen ez duenarentzat, Orion dagoela azpimarratu nahiko genuke. Gure auzoa Orioko herrigunetik kanpo aurkitzen da. Bertan bizi garen herritarrok ez dugu tabernarik inguruan, ordez, Udalak duen lokal batean elkartzen gara zerbait hartzeko, kartetan jolasteko, eta abar. Zoritxarrez, Udalak lokala itxi eta beste zerbaitetarako erabiltzeko asmoa duela da iritsi zaigun azken berria.
Lehen aipatu bezala, Orioko erdi-gunea urruti geratzen zaigu, tabernetara joan ahal izateko adibidez. Horregatik Baso beltzeko auzokideentzat lokalak garrantzi handia du. Udalak lokala itxi ezkero, Baso beltzeko herritarrok kotxez urbildu beharko genuke Orioko erdi gunera taberna giroan ibili nahi dugun bakoitzean, eta alkoholik edan ezkero ondorio larriak ekar ditzazke, istripuak adibidez.
Udalak batzarretako soilik erabili nahi du lokala.
Baso beltzeko auzokideok proposamen eta eskari bat egin nahi diogu Udalari. Lokala hainbat ekintzetarako erabiltzea proposatzen dizuegu. Alde batetik, gaur egun erabiltzen dugunerako, hau da, taberna moduan eta bestetik, Udalak batzarrak egiteko. Batzarrak egitea erabakitzen duten bakoitzean, lokala taberna moduan ez erabiltzeko kartel bat jarri daiteke eta herritarrok  batzarrean  zaudetela errespetatuko dugu.
Espero dugu Orioko auzokide guztiak gure azalean jartzea eta gure proposamenarekin bat egitea.

Amaitzeko, udalak konponbideren bat bilatzea eta gure eskaera kontuan izatea espero dugu. Denon aldetik borondate ona jarri ezkero, guztiontzako lekua egon liteke!
 
Aldez aurretik, mila esker!
