Xabier Irigoyen Ormazabal
Aisialdiko arduraduna 
Donostiako Udala
San Juan kalea, 2
20.003 Donostia (Gipuzkoa)

Jaun agurgarri hori:
Nire izena Melanie da, eta Donostiako Gros auzoko bizilaguna naiz. Zuen aisialdi-jardueretan parte hartu dut aurten. Duela egun batzuk, zuen Kultura Departamenduak eskutitz bat bidali zidan hauei buruzko nire iritzia ezagutzeko. Hori dela eta, mezu honen bidez nire ikuspuntua ematea gustatuko litzaidake.
Lehenengo eta behin, zein jardueratan aritu naizen azalduko dizuet. Alde batetik, lagun batek gomendatu zidan argazkilaritza ikastaro bat egin nuen. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea, eta arlo honetan sakondu nahi nuenez gero, nire izena ematea erabaki nuen nire lagunaren aburu positiboa ezagutu nuenean. Ezin da ukatu oso kurtso profesionala eta interesgarria izan dela. 
Bestaldetik, kitarra tailer batean ere parte hartu nuen. Berez, kitarra jotzeko oinarrizko ikasketak baditut. Dena delarik ere, lehenengo ikastaroarekin hain gustora nengoenez gero, dudarik gabe apuntatu nintzen ikastaro honetara. Bi kurtsoen artean azken hau iruditu zait interesgarriena, musikaren historiari buruz gauza berri asko ikasi ditudalako eta kitarra jotzen sekula hobetu naizelako.
Orohar, eta esandako guztia dela eta, nire iritzi orokorra oso ona da. Ikastaroak oso ondo antolatuta egon dira. Era berean, irakasleak oso trebeak dira, eta egiten dutena gustatzen zaiela nabaritzen da. Kurtsoen iraupenak ere egokiak iruditu zaizkit. Nire aburuz, erabilitako instalazioak bakarrik aldatuko nituzke, pixkat zahartuta baitaude. Modu berean, datorren urterako sukaldaritza ikastaroak izatea proposatuko nuke, gaur egun oso beharrezkoa den arlo bat dela pentsatzen baitut. Aldi berean, jende asko apuntatuko litzatekeela imajinatzen dut.
Horregatik guztiagatik, mezu honen bitartez zuei eskerrak eta zorionak ematea gustatuko litzaidake, jarduera hauek antolatzeagatik eta sekulako lana burutzeagatik.
Zuen berri laster izango dudalakoan,
