ATERPETXEAK BADU ZER HOBETU
 
Barakaldon, 2020ko irailaren 29an
 
Jaun/ Andre hori:
 
Lerro hauen bidez, nik, Jon Ander naizen honek zure aterpetxeko bezeroa naizen aldetik, zugana jotzen dut azken bolada honetan gertatu denaren berri emateko eta bide batez, nire iritzia emateko, baliogarria izango zaizula uste baitut.

Kontua da zure aterpetxea aukeratu nuela nire azken oporrak pasatzeko nire lagunekin. Nire lagunen izenean esan behar dut ez garenik batere konforme aterpetxeko instalazioekin. 
Aterpetxean, gela bat guretzat komunarekin igerilekuen ondoan nahi genituen, gauzak honela nik neuk irakurri nuen zure web-gunean, zure aterpetxea egokiena zela. Argi dago aterpetxean geratzeak abantailak zein desabantailak dauzkala, hala ere, nire ustez abantailak desabantailak baino gehiago dira, adibidez, abantailen artean diru gutxiago kostatzea topa dezakegu. Desabantailen artean ordea, batzuetan komunak konpartitu behar dituzula, egon liteke. Horrela bada, aukeratu genuen zure aterpetxea.
Hor, Ez geneukan gelarik komunarekin guretzat, horrez gain, gela igerilekurik oso urrun zegoen! Hori guztia gutxi izango balitz, nik gehituko nioke gela ez zegoenik batere garbituta, baita igerilekua ere. Are gehiago Yoga ikastarora izendatu genuen, oso txarra zen, irakasleak ez direlako batere atseginak. Esanak esan, aitortu behar dut aterpetxeko pertsonala oso jatorrak direla.

Hori guztia kontuan hartuta, ahalik eta lasterren egoera hobetzeko neurri eraginkorrak hartzea ezinbesteko delakoan nago. Nire eskuetan egongo balitz, argi eta garbi daukat zer egingo nukeen, hau da, ondo legoke garbituko zerbitzua aldatzea, gezurrik ez esatea web gunean edota yogako ikastaroa hobetzea besteak beste. Hori horrela ez izatekotan egoera txarragora joango dela jakinarazten dizut. Besterik gabe, aldez aurretik eskerrak emanez nire iritzia irakurtzeagatik.

Adeitasunez.
