ATERPETXEAK BADU ZER HOBETU
 
Arduradun Jaun/ Andrea,
 
Gure azkeneko oporrak zure aterpetxean igaro genuen lagun talde bat gara eta denen izenean idazten dizut. Posta honen bidez, gure esperientzia jakinaraztea guatatuko litzaiguke, azalduko ditugun ideiak eta proposamenak kontuan har ditzazuela.

Hasteko, zure aterpetxea zergaitik aukeratu genuen gure aisialdiko oporrak bertan igarotzeko azalduko dizut: mendizale amorratuak gara eta aterpetxearen kokapena izugarrizkoa eta hobetu ezina zen zuen web horrialdearen arabera (landa berde batean eraikita, mendiz inguratuta...) Gainera, hainbat jarduera-eskaintza bikainak zenituzten, bai aterpetxeak bai inguruko beste hornitzaileak antolatutakoak (hainbat mendi ibilbide gidatuak, hortua lantzea, zaldian ibiltzea...). Beraz, aurrekoa dela eta, gehiago pentsatu barik (beharrik ez zegoen eta) erreserba egin genuen, opor bikainak izateko irrikitan.

Baina zein izan zen gure lehenengo sorpresa bertara ailegatzerakoan, kokapena ez zela azaltzen zen modukoa eta webgunean erakusten ziren argazkiak ez zirela aterpetxekoak konturatu ginenean: eraikina ez zegoen landa baten erdian, herriko aldapa batean baizik eta gainera, beste eraikin eta etxebizitzez inguratuta! Asko haserretu ginen guretzako kokapena oso garrantzitzua zelako, zeren eta urtean zehar hiri handi batean bizi garelako eta naturaz inguratuta igaro nahi genuelako.

Gainerako jarduerak, eskaintzen zirenak, ondo egon ziren (denak probatu genituen) nahiz eta hortuarena lantzen, iragartzen zen modukoa ez izan, berriz ere. Experientzia hau egiteko, nahiko urrun zegoen beste herri batera mugitu behar izan ginen, ia egun guztia galduz beste jarduera batzuk egin ahal izateko (nahiz eta aterpetxearen inguruan egiten zela azaldu interneten).

Ondorioz eta laburbilduz, webgunean azaltzen eta iragartzen duzuena ez dela guztiz erreala kontuan izanda, hau aldatzea eta berregitea gomendatuko nizuke.
Gainera, gaur egun jende gehiena interneten bilatzen du ia dena eta hori dela eta bertan ematen eta eskaintzen den informazioa zehatza izan beharko luke. 

Besterik gabe, azaldutakoa eta egindakoa proposamenak kontuan izango dituzulakoan, zure harreta eskertzen dizut.

Agurtze zaitu,
