Gero eta bizikleta-istripu gehiago errepideetan 
Barakaldon, 2020ko ekainaren 18an 
Irakurle horiek: Gure herriko txirrindulari-elkarteko ordezkaria naiz, eta elkartearen izenean idazten dut gutun hau, kezkatzen zaigun arazo bat adierazteko. Badakizuenez, aste honetan egunkariak argitaratu duen albiste baten arabera, autoen iskripuen kopurua ez ezik, txirrindulariena ere igo da azkenaldian. Beraz, txirrindulari-elkartekoak egoera honi oso kezkagarria deritzogu, eta konponketa bilatu beharko genukeela uste dugu. Alde batetik, arrazoi bat baino gehiago dago istripu-kopuruak gora egiteko Lehenengo eta behin, gero eta auto gehiago dago errepideetan, izan ere, uda hastear dago, eta ziur aski jende askok bidaiak egiteko asmoa dauka oporretan. Gainera, errepide batzuk egoera txarrean daude, hortaz, nahiz eta txirrindulariok segurtasun neurriak martendu, batzuetan egoera arriskutsuak gerta daitezke, batez ere autoen gidariak ez direnean kontuz ibiltzen. Adibidez, pasa den astean nire lagun batekin bizikletaz ibiltzera atera nintzenean, abiadura muga errespetatzen ez zuen auto batek ia harrapatu zuen nire laguna. Azkenean istripurik izan ez arren, horrelako gertaerak nahiko ugariak dira, tamalez. Azaldutako guztia dela eta, gure kezka jakinarazi nahi genizueke, egoera oso larria dela uste baitugu. Horren ondorioz, neurriak hartzea komenigarria izango litzateke, gure iritziz; esaterako, azpiegiturak eta errepideak hobetzea, eta isun gehiago ipintzea ez dituztenei segurtatun neurriak errespetatzen. Amaitzeko, espero dugu aipatutakoa kontuan har bezazuen, eta gure kezka uler dezazuen. Horrez gain, hemendik aurrera denok kontu handiagoz ibiliko bagina, istripu asko saihesteko gai izango ginateke; beraz, istripuak gutxi daitezen espero dugu. 
Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso ezazue nire agurra.
