Udalaren aisialdirako eskaintza 
 
Aurtengo aisialdi jarduerei buruzko iritzia emango dizuet, Udalaren Kultura Departamentuak bidalitako gutunari erantzuna ematen.

Egia esan, aurten parte hartu ditudan jarduerak asko gustatu zaizkit. Osasun-krisia kontuan izanda urte zaila izan da baina nire ustez oso ondo antolatutak egon dira.

Urte honetan bi ikastaroetan parte hartu dut. Lehenengoa margolaritza abstraktoari buruzko tailer bat. George izeneko irakasle batek eman zituen klaseak eta, nire ustez, primeran egon zen. Gogoratzen dut azken klasea, nola bukatu genuen denon hartean mural erraldoi bat margotzen. Zoragarria! 

Bestea, Hego Ameriketako sukaldaritza ikasteko klaseak. Jardunaldi hauek konfinamenduaren ondorioz atzeratu ziren, baina ez zen arazorik egon. Segurtasun-neurriak kontuan izanda Felipe eta Maria Luisaren sukaldaritzaz gozatu genuen. Takoak, enpanadak, burritoak, mota askotariko jakiak prestatzen ikasi genuen. Ikastaro hau dela eta nire etxean, ostiraletan, ikasitako platerrak prestatzen ditut.
Eta nola ahaztu udan antolatutako bizikleta ikastaroa. Nire txirrinda elektrikoa bihurtu dut ikastaro honi esker. Eskerrik asko Jon Ander!

Antolamenduaren aldetik ez dut inongo arazorik izan baina instalazioei buruz pare bat gauza eskatu behar dizuet. Bada garaia Ciriza Etxean obra batzuk egiteko. Neguan hotza eta udan izerditan blai bukatzen dugu. Eta beste aldetik herriko kultur-etxean igogailu bat jarri behar da, jardunaldietan mugikortasun arazoak dituzten pertsonak ere parte-hartzen dute.

Datorren  urterako proposamen hauek botatzen ditut: bertsolaritza ikastaroa, atzerritar dantzak, bideogintza tailerra, altzairuak konpontzeko tailerra... Ikusten duzuen bezala ideiak behar badituzue nirekin harremanetan jarri.

Besterik gabe, espero dut  zuen sailetik horrela jarraitzea kulturarekin zerikusia duten ekintzak antolatzen.

Ondo izan