Lonja ez itxi

Barakaldon, 2020ko irailaren 30ean

Irakurle horiek:
 
Denak dakizunez, bizitzen  ari garen egoera zail honetan ez dago berririk, berri bakarra da Covid-19aren inguruko egoera eta, lotsa ematen digu aitortzeak bizilagunen arteko harremanak hondatu egiten direla.

Horregatik, gutun honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu zerbait egin behar dugula egungo arazoa konpontzen saiatzeko, eta auzokideen izenean, azalduko dizuegu zer gertatzen den geure auzoan.

Hasteko, esango dizuegu herrigunetik kanpoko auzo txiki batean bizi garela. Hamar urtetik hona, Udaletxearen lonja batean, bai gazteak, bai helduak elkartzen gara. Ez bakarrik zerbait hartzeko, baizik eta kartetan jokatzeko eta, noizean behin, bilerak egiteko. Ziur nago asmatu duzuela; geure auzoan tabernarik ez dagoela; ez tabernarik, ez beste lekurik geuren artean harremanak mantentzeko.

Baina orain, dirudienez, Udalak lonja hau, beste zerbaitetarako erabiltzeko asmoa du. Ez da hitz egin hitz egiteagatik, egia borobila dela esan digute Udaletxean lan egiten dutenek, eta izugarri kezkatuta gaude, noski. Egia esanda, ez dakigu aldaketaren bat izango den baina, badirudi, erabakia hartuta dagoela eta hori da berririk txarrena auzokideontzat, benetan.

Zuek badakizue, gizakiok ados ez gaudenean, altuago hitz egiten dugula eta horrek ez du esan nahi arrazoia daukagunik baina, kasu honetan ez dugu altuago hitz egingo, baina argiago bai, eta proposamen bat egingo diogu udaletxeari: lonja hori alokatzea.

Ziur gaude Udaletxeak geure proposamena entzungo duela baina, dena dela, zuen laguntza eskatzen dugu denon artean lortzeko.

Aurrera joango gara, inoiz baino lotuago. Behar duguna lortuko dugu.
 
Aldez aurretik eskerrak emanez,agurtzen zaituztegu.
