Lonja ez itxi

Utopia, 2020ko irailaren. 30ean

Irakurle horiek,

Xabier dut izena, eta Azenarioko auzokideen ordezkari gisa, auzoko tabernaren egoera helarazi nahi nizueke.

Dakizuenez, auzo txiki bat da Azenario, Udai mendi maldetan eraikitako 20 bat etxebizitzaz osaturikoa eta herrigunetik nahiko hurrun geratzen dena. Azerarion ez dago ez dendarik ezta tabernarik ere. Auzokideak astean behin joaten gara herrigunera erosketak egitera, normalean pertsona batzuk izendatuz familia guztien beharretaz arduratzeko
Denbora gehiena Azenarion bertan pasatzen dugu beraz, eta tabernarik ez izanda, auzoko plazan dagoen lokal txiki bat erabiltzen dugu bilerak egiteko eta, orokorrean, beste auzokideekin edozer egiteko. Nolabait, udalak ez erabilitako lokal hori betidanik izan da gure taberna.

Duela gutxi, ordea, jakin izan dugu udalak gure taberna berreskuratzeko eta mendi-garbiketarako tresnak gordetzeko erabiltzeko asmoa duela. Erabilera garrantzitsua dela pentsatzen badugu ere, auzokideok ez dugu ulertzen zergatik gure taberna aukeratu den betebehar horretarako. Lurra ez da  garestia mendi maldetan, eta beste lokala eraikitzen ez luke arazo gehiegirik suposatu izan beharko. Auzokideok badauzkagu ere aproposak izan litezkeen gordeleku txikiak udalarentzat eskuragarri. Gure taberna, ordea, auzo erdian dago eta egokiena da betetzen duen erabilerako.

Eskatzen dizuegu, beraz, laguntza ematea udalaren asmoak aldatu ahal ditzagun. Lokal hori Azenarioko bihotza izan da betidanik, eta gustatuko litzaiguke hori horrela jarraitzea.

Adeitazunez, agur
