Aterpetxeak badu zer hobetu
 
Madril, 2020ko iraiaren 29a
 
Jaun/ andre hori:
 
Gutun honen bidez, adierazi nahi dizugu gure iritsia Gorbeiako aterpetxeari buruz. Abuztuan Arabara joan ginen ez genuelako ezagutzen eta mendizaleak garenez, Gorbeia mendiaren ondoan geratzeko aukeratu genuen. Web-orrialde batzuk bisitatu genituen eta zure aterpetxearen argazkiak polit-politak iruditzen zitzaigunez, txukuna eta berria, erreserbatu genuen bi aste pasatzeko. Baina hori ez zen aurkitu genuena.

Sartzerakoan lehenengo gauza lehioa apurtuta zegoela ikusi genuen. Web-orrialdean agertzen zen telefono bati deitu genion baina inork ez zigun erantzun. Aterpetxearen barruan, zehats-mehats ohe azpian, galtzerdi bat zegoen eta hori guztia gutxi balitz ohea deseginda zegoen. Berriz, deitu genion baina ez geneukan erantzunik. Orduan geure lo-sakuetan (zorionez, beti dakargu kotxean) egin genuen lo gau hartan. Hurrengo egunean garbitu behar genuen aterpetxe guztia eta ondo geratu zen  (argazkiaren bezala) baina galdu genuen egun bat ez tokatzen zaigun lan bat egiten.

Beste aldetik, gauza onak ere bazeuden. Aterpetxean garbitzeko denetarik zegoen eta ez genuen ezer erosi behar. Komuna handia eta txukun-txukuna zegoen. Ailegatzeko ez genuen arazorik izan  herri guztietan indikazio asko agertzen direlako.

Espero dugu aterpetxea hobetuko zenukela. Bezeroen artean kontuan hartu behar duzu garbiketa eta lekuaren egoera. Horrez gain, web-orrialdeko datuak, batez ere telefonoa, aldatu behar duzue. Segurtasun handia izan omen da telefono bati deitu dezakezunean.

Gure iritsia kontuan hartuko duzulakoan, adiestasunez,
 
agur,
