Aterpetxeak badu zer hobetu
 
Arduradun jauna:

Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dut. Nire izen Mikel da eta berrogei urte dauzkat. Pasaden uztailean, ni eta nire lagunak zure aterpetxean egon ginen eta, tamalez, egonaldia ez zen oso erosoa izan. Gutun honen bidez, espero dugu zuk neurriak hartzea esperientzia hobetzeko.

Duela hiru hilabete, ez nekien zer egingo nuen nire oporretan. Bat batean, zure web orriarekin topo egin nuen eta oso gustatu zitzaidan. Webgunean zenbait jarduera agertzen ziren, esate baterako, rafting-a, herri kirolak, etab. Bestalde, argazkietan agertzen zen eraikina nahiko ona zela begitandu zitzaidan. Horregatik erabaki genuen zure aterpetxean gela bat alokatzea.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta hasieran itxura ona eduki, ailegatu ginenean konturatu ginen dena ikusi genuena baino txarragoa zen. Hasteko, aterpetxea web orrian agertzen zena baino zaharragoa zen, hots, burdina herdoilduta zegoen. Gainera, ezin genituen jarduerak egin, jende gutxi zegoen eta. Oso gaizki sentitu ginen, espero genuen egonaldia hobeagoa izango zelako. Halere, bazkariak oso onak ziren, oso ugariak baitziren. Dilistak eta haragia nahiko gomendagarriak ziren, eta babarrunak ere oso goxoak zeuden.

Azkenik, esan nahi dut ez daukagula kexarik zutaz. Gure aburuz, oso jatorra izan zinen. Hala ere, pentsatzen duguenez zure aterpetxea ez dela egokia idatzi dut gutun hau. Nire ikuspuntutuik, instalazioak hobetuko bazenituzke, oso leku polita geratuko litzaizuke, mendia ikaragarria baita.
 
Adeitasunez
