Lonja ez itxi

Gernikako herritar agurgarriak:
 
Gutun honekin, zuengana zuzentzen gara egoera berri hau azaldu nahian. Dakizuenez, Gernikako Andra-Mari auzoan, udaletxeko lonja bat erabiltzen hari gara auzotar askok. Gure auzoa erdialdetik bastertuta dago, hori dela eta, ez ditugu ezinbesteko diren zerbitzu asko, baina gehien behar duguna, auzotarrok elkartzeko leku bat da.

Esan behar dizuegu lonjaren erabilera zein den: Alde batetik txoko moduan erabiltzen dugu: Afariak egiteko, kartetara jolasteko, urtebetetzeak ospatzeko eta abar luze bat. Beste aldetik, asteburuetan jolas-toki moduan erabitzen da, horregatik sarritan umez beteta egoten da. Ikusten duzuenez erabilera mota  ezberdinak ditu, beraz, garrantzi handia dauka guretzako.

Zoritxarrez, udalak lonja horri beste erabilera mota bat eman nahi dio. Pasaden astean, apustu empresa batek, diru eskaintza on bat egin zion udalari, eta gure alkate jaunak egun berean adostu zuen kontratu berria. Beraz badakigu zertarako nahi dute erabili auzoko lonja. Diru mordoa irabazteko.

Jarraitzeko, esan beharra dago, apustu-empresa batek ekarriko dituela ondorio latsak. Auzotar askok langabezian daude, gehienak nezka-mutil gazteak, eta jakina denez, kirol apustuak ludopatia areagotu dezake.

Idatzi honen bidez, Gernikako biztanle guztioi proposamen bat egin nahi diegu. Interesgarria izango litzateke herritar guztion artean erabakitzea zein motako erabilera eman nahi diogu, eta alkateari jakinaraztea. Guk txoko modura erabi nahi dugu, baina herriko biztanle guztiok erabaki beharko genuke.

 
Amaitzeko, esan nahi dugu aldizkariaren irakurle guztiok zaudetela gonbidatuta gure lonja ikusteko.
