LONJA EZ ITXI

Oiartzunen, 2020ko urriaren 1ean 
 
Irakurle horiek:
 
Badakizuen bezala gure udalak lonja ixtea erabaki du, eta ni auzoko elkartearen ordezkaria naizenez, gutun honen bidez gaia honi buruz nire iritzia adieraztea gustatuko litzaidake.

Gutxi gorabehera hamar urte daramagu lonja hau erabiltzen, denboraren poderioz gero eta jende gehiago etortzen da jarduera desberdinak egiteko. Adibidez, gazteek hau elkartzeko erabiltzen dute, senideek bazkariak eta urtebetetzeak ospatzeko, eta adinekoek kartetan jokatzeko.

Herrigunea oso urrun dagoenez, lonja oso beharrezkoa dela azpimarratu nahi nuke, izan ere, normalean auzokide gehiengoak egunero hara joaten dira zerbait hartzeko, gure auzoan ez dagoelako tabernarik. Horregatik, denok han elkar ikusten dugu, eta azken urteetan denon artean lekua konpondu eta txukundu egin dugu, eta denon laguntzari esker gure bigarren etxe bihurtu dugu.

Dirudienez, hemendik aurrera udalak lonja hauetan, udaletxean erabiltzen ez dituzten gauzak gorde nahi du, orduan biltegi izugarria izango da. Nik uste dut seguraski udalak lokal asko daukala gauzak gordetzeko.

Gainera, gu auzokideok oso kezkatuta gaude, denok dakigu lonja ixten bada ondorioak ez dira onak izango. Lehenago auzoen bildu dagoena hautsi egingo da eta denon artean lortu duena galdu egingo da eta gure egindako ahaleginek ez dute ezertarako balio.

Nire ustez, auzokideok bilera bat antolatu beharko genuke irtenbidea bilatzeko, ideiak partekatzeko eta udalari proposamen bat eramateko, adibidez ekintza hau bertan behera uztea eskatzeko, eta haietako baten lokal bat eskainiko udalaren gauzak gordetzeko.

Datorren ostegunean, bilera bat egingo dugu lonjan gai honi buruz hitzegiteko
Anima zaitezte etortzeko!
Zuen zain egongo gara.
 
Auzoko elkartearen ordezkaria.
