Aterpetxeak badu zer hobetu

Aterpetxeko arduradun hori:

Ni Itsane naiz, eta orain dela bi hilabete, zure aterpetxean egon nintzen. 10 lagun egon ginen asteburu pasa. Hainbat denbora igaro genuen aterpetxe on bat aurkitzeko asmoz baina, asteak joan ahala, ez genuen ezer aurkitu. Bakoitza bere kabuz, webguneak begiratzen hasi zen eta ikastolan genuen denbora librean aurkitutakoa komentatzen genuen. Lagun batek, zure aterpetxeari buruz hitz egin zigun eta denoi ideia izugarria zela iruditu zitzaigun. Orduan zurekin kontaktuan jarri ginen.
Guk eskatutakoa honako hau izan zen: lo egiteko 10 ohe, gosaria ere eskatu genuen, igerilekua ere bai eta garrantzitsuena, aterpetxera heltzeko autobusa. Dena ondo egongo zela konfirmatu zenigun eta horregatik joango ginela konfirmatu genuen.

Baina, aterpetxera heldu ginenean, ez genuen eskatutako ezer aurkitu. Egia da, igerilekua libre zegoela, baina normala dela iruditzen zait, igerilekuak zuen ura naskagarria zelako.
Hortaz aparte, arrazoia izan zenuen aterpetxera heltzeko arazorik izango ez genituela esanez, baina autobusaren ordutegia ez zen inola ere ez egokia, egunean birritan  bakarrik egiten zuen ibilbidea. Lehenengoa goizean izaten zen, 7ak inguru eta bigarrena gaueetan, 8ak inguru.

Nire iritziz, ez zen espero genuena izan eta hurrengorako hobekuntza batzuk proposatuko dizkizut. Hasteko, igerilekuaren ura garbitzea gomendatzen dizut eta autobusaren ordutegia aterpetxera heltzeko irtenbideak edo aukerak bilatzea gomendatzen dizut.

Hau guztia esanda, eskerrak eman nahi dizkizut gugatik egin zenuen guztiagatik eta nire proposamenak eta esandakoa errespetatzea espero dut.
 
Eskerrik Asko!
 
Bilbon, 2020ko irailaren 29an.
