ARAZOAK IKASTURTE-AMAIERAKO BIDAIAN
Bilbon, 2020ko irailaren 29an
Arduradun Jauna/Andrea:

Eskutitz honen bidez, begiraleen izenean zuregana jotzen dut, gazteen errua ez zen eta, gure kexa eta egonezina adierazteko.

Lehen-Lehenik, esan nhiko genuke, aterpetxera heldu ginenean, hango mutilek ez zeukaten jarrera ona gure gazteekin. Hasieratik txarto hasi ziren, eta ez dago zalantzarik ez zaiela gustatzen herria besteekin banatzea. Hori guztia gutxi izango balitz bezala, gureak bakarrik 13 edo 14 urtekoak dira eta besteek 17 urte dituzte. Hori dela eta, hemengoak hasieratik isututa zeuden.

Alde batetik, esan behar da, ez dela gure lehen aldiz eta nahiko esperientzia dugula; beraz, badakigu jende gaztearekin lan egiten dugunean, zenbait arazorik gerta daitekeela. Hala ere, hau desberdina zen. Borroka gustatzen zaiela nabaritzen da.

Beste aldetik, egunero egoera berdina gertatu zen. Gure mutilak esnatu ondoren, arazoak hasten ziren eta dudarik gabe oso txarto zeuden, egoera oso desatsegina zelako. Gainera, ez dakigu zehazki zer gertatu zen gainetik, biaina tamalez, txarra zen. Edonola ere, momentu hartan ezin genuen ezer egin, eta hori guretzat txarrena zen. Nahiz eta haiekin, egoera aldatzeko hitz egin genuen, ez genuen lortu.

Hori guztia dela eta, eskatzen dizugu, behar izanez gero, aterpetxean jende gehiago lan egingo dutela, etorkizunean egoera hori berriro ez izateko

Egin ditugun eskaerak aintzat hartuko dituzulakoan, eta arazoak lehenbailehen konponduko direlakoan, mila esker, aldez aurretik, zure arretagatik.

Begiraleak