Gaia
Barakaldon, 2020ko ekainaren 18an
Egunkariko lagunak:
Lehenik eta behin, egunkariko arduradunei eskertu nahi nizueke afera honetan nire iritzia emateko aukera askaintzeagatik, izan ere, Barakaldoko txirrindulari-elkarteko ordezkaria naiz eta oso kezkatuta nago azken boladan, txirrindularien istripuen kopuruak gora egin duelako. Jarraian arazo honen arrazoiak zeintzuk diren azaltzen saiatuko naiz.
Alde batetik, istripu hauek gidarien zuhurtzigabekeriagatik ematen dira batez ere. Hainbat gidarik ez dute segurtasun distantziarik mantentzen txirrindulari batekin topo egiten dutenean. Honela, jarrera honek istripu asko sortu ditu eta zentzu honetan neurriak hartu beharko lirateke. Beste alde batetik, guk elkarteko kideek azken urteotan gure herriko errepideen egoera penagarria salatu egin dugu baina oraindik ez dugu erantzunik jaso. Egin-eginean ere, gure herriko kale asko zuloz beteta daude eta bidegorriak oso egoera larrian daude. Azkenik, txirrindulari batzuen jokaera sarritan ez da oso egokia, kaskurik gabe irteten baitira kalera eta ez dituzte segurtasun araurik betetzen.
Amaitzeko, atzo gure alkarteko kide batek bidegorrian oinezko batekin izan zuen arazoa azaltzea gustatuko litzaidake. Izan ere, oinezkoak bidegorria gurutzatu zuen gure kidea zetorrela ohartu gabe eta bere kontra talka egin zuen.
Eskerrak susto bat besterik ez zen! Baina, hau gutxi balitz bezala, oinezkoa gure elkarteko kidearekin haserretu zen eta eztabaida handi bat izan zuten. Honekin esan nahi dut, oinezkoek eta korrikalariekin ere kontuz ibili behar dugula txirrindulariok.
Arrazoi hauengatik guztiengatik, hainbat neurri hartu beharko lirateke txirrindularien istripuen kopurua jeitsi ahal izateko. Lehenik, errepideen, kaleen eta bidegorrien egoera hoberzea ondo legoke. Azpiegitura hauek konpontzea ezinbestekoa da eta. Bigarrenik, kasu hauetan gidariei isun handiagoak jarri beharko lizkiekete eta bide segurtasun kurtsoak egin beharko lituzkete. Azkenik, oinazkoen eta korrikalarien jarrerak bidegorriak erabiltzerakoan askoz hobea izatea eksertuko genuke txirrindulariok.
Aipatutako neurri hauek kontuan hartuko dituztelakoan nago, denon esku baitago txirrindularion istripuekin amaitzea. Eskerrik asko zuen arretarengatik!
Barakaldoko Txirrindulari-Elkarteko Ordezkaria
