ATERPETXEAK BADU ZER HOBETU

Uda honetan, mendira joan gara oporretan lagun guztiok. Ez gara oso mendizaleak baina birusaren kontu honekin ideia onena zela pentsatu dugu; Hirietatik alde egin eta lasaitasuna bilatu loreen artean.

Egia esan, aterpetxeraino bidea ez da bat ere erraza hiriko jendearentzat. Bidea luzea izan da eta motxiletan gauza asko heramaten ditugu. Gainera, bero ikaragarria egin du. Honen ondorioz nekatutak eta egarri ailegatu gara etxetxora.

Lo egingo genuen lekura heldu garenean ez zaigu gustatu zer ikusi dugun. Dena zikina dago leku guztietatik eta gauza asko apurtuta daude. Ez dago ur berorik dutzetan eta denok batera egin behar dugu lo logela berdinean.

Dena den, etxearen kokapena paregabea da, mendien barrena sartuta. Mendi tontor ikaragarriak daude alde guztietatik. Animali mota ezberdinak urbildu dira eta landare ederrak daude edonon. Gauza guztien gainetik, sentitu dugun lasaitasuna izan da hoberena. Hau guztia dela eta, oso ondo egin dugu lo egun hauetan. Denak alai zelaietatik ibiltzen eta nola osasuna berreskuratzen dugun.

Amaitzeko, esan beharra daukat, alde batetik ulertzen dudala, ez dela erraza konpontzeko behar diren gauza guztiak mendira heramatea. Baina beste alde batetik, gauzak garbi mantentzeko denboratxo bat baino ez da behar. Horregatik, guk dena jaso eta apaindu dugu aterpetxetik irten garenean.