Lonja ez itxi
 
Azken egunetan jakin izan dugun berriari buruz hitz egin nahiko nuke hemengo lerroetan. Udalak jakinarazi digu, azken batzordean lonja isteko erabakia, eta min handiarekin jaso dugu esandakoa auzokideok.

Lonja eraiki zenetik, topagune bat bilakatu zen hemengo jendearentzat. Han egin daitezkezkeen ekimenak asko dira: alde batetik, aisialdirako leku egokia da, bertan kartetara eta mahai-tenisera jolas daitekeelako; beste alde batetik, taberna gisaren erabilera ematen diogu, han edariak eskaintzen direlako, eta horrekin batera, hizketan egoteko leku aproposa bihurtzen da neguko egunetan.

Aipatu dudan guztiagatik, herritarrentzat leku bat baino garrantzi handiagoa du. Bertan, etxean baino ordu gehiago pasa dituzte batzuek, bigarren etxebizitza izango balitz bezala. Gainera, ugari dira han sortutako harremanak, bikoteak, eta negozioen adostasunak.

Udalak egin nahi duen proiektuari dagokionez, ez dut uste onurarik ekarriko dizkigukela. Supermerkatuak baditugu herriaren erdigunean! Gaur egun arte, herrigunetik kanpo bizi garenok erosketak egiterakoan, kaleko denda txikietara joaten gara gehienak. Bestalde, supermerkatuan erosi nahi duenak, autoa edo garraio publikoa hartu besterik ez du behar, eta hamar minututan iristea dauka.

Udalak ideiarekin aurrera egin ondoren, komertzio txikia bertan behera utziko luke, eta auzoaren langabezia gorantz egingo luke. Nire ustez, betiko dendetan erosteari sustatu behar diogu, komertzio txikia bermatzeko.

Laburbilduz, lonjaren desagerpena guztiz unkituta utziko gintuzke. Beste eremuak badaude eraikitzeko, gure bizitzetan eragin ona izan duen lekua kendu gabe. Espero dut hausnarketa sakona egitea udaletxetik, eta denontzat gauza hoberena aurkitu ahal izatea.