Aterpetxeak badu zer hobetu
 
Arduradun hori:
 
Leire naiz, mendiko talde bateko partaidea. Anboton daukazun aterpearen egoera dela eta, mezu honen bidez zuregana jotzen dut.

Lehenik eta behin, azaldu behar dut lagunen arteko talde bat egin ondoren, mendira joateko asmoz geundela zuen webgunean ikusitakoarekin; hau da, aterpetxe erraldoi hartara joan nahi genuen gure oporretan. Hara joan arren, zoritxarrez ez genituen zuren webgunean agertzen zen eskaintzak sekula ikusi.

Alde batetik, esan beharra dago arazoak ugariak izan zirela. Atea irekitzerakoan, hainbeste giltzekin, zaildu egin zen sartzea. Barruan geundenean sua egiteko ez zegoen ezer. Bestetik, oheak ez ziren argazkietan agertzen ziren bezalakoak; izan ere, oso estuak ziren ez ezik, hormaren ondoan zeuden eta ezetasuna nabaritzen zen.

Horrez gain, komuna zikinkeriaz beteta zegoen. Gainera, egun batean, komunatik inurriak atera ziren.

Argi zegoen arazoak nabariak zirela; beraz, nahiko nuke instalazioak hobetzea. Horretarako, agian udalak konponketak egin beharko lituzkeela. Berriro joango banintz, gustatuko lizaidake, oheak orain dagoenak baino zabalagoak izatea. Oro har, den-dena hobetu dezakezula uste dut, geroago zure iragarkietan hango aterpea bikaina dela esateko, baina orain dagoena oso egoera txarran dagoenez, kendu aipatutakoak webgunetatik.

Aitortu behar dizut, ez zegoela batere gaizki egurrezko mahaia. Gauza txarrak esan dizut bezala ere onak esan nahi dut.

Hortaz, ahalik eta azkarren egin ezazu zerbait, hango egoera aldatzeko.

Bukatzeko, pentsatzen dut oso kaltegarria izan dezakela aterpearen egoera ez aldatzea, mendizaleei ekar diezazkieela arazoak mendian gaua pasatzera joaten badira. Guk behintzat, ez bagina hain polita den gune horretara joan, agian horrela jarraituko zela urte askotarako.

Idatzi dudan guztiarekin zure arreta gustatuko litzaidake hartzea, eta kontuan hartuko duzulakoan, besterik gabe, adeitasunez, agur.

Leire
 
Gasteizen 2020ko Irailaren 28an.