LONJA EZ ITXI

Irakurle agurgarri horiek:

Gutun honen bidez, auzokideen izenean hitz egiten dut adierazteko zer gertatu den gure lonjarekin eta konponbideren bat proposatzeko. Dakizuenez, herri txiki batean bizi gara, eta ez daukagu ia lekurik elkartzeko. Hau da: taberna bat, jatetxe bat.. Horregatik, betidanik erabiltzen dugu udaletxearen alboan dagoen lokala aktibitate horiek egiteko. Leku horrek ez dauka ezer berezi, baina elkartzen garenean, familia bat bezala sentitzen gara. Athletic-ek jolasten duenean, ikusten ditugu partiduak, herriko jaiak antolatzen ditugu...Gure txokoa da.

Hala ere, lehengo egunean udaletxetik esan ziguten ezin dugula lonja erabili. Izan ere, itxi egingo zutela esan ziguten. Berri horri dagokionez, gure iritzia argi dago: ez gaude ados neurri horrekin. Irakurleak galdetu ahalko lioke bere buruari non dagoen arazoa. Hau da, agian udalak lonja hori behar du beste aktibitateren bat egiteko. Nahiz eta hori esan duten, ikertu eta gero konturatu gara egia ez dela. Alde batetik, beste lokal batzuk duzkatelako eta beste alde batetik lokala salgai dagoelako. Beraz, haien asmoa ez da beste erabilera bat ematea baizik eta dirua irabaztea.

Bestalde, pentsatu beharko genuke zer ondorioak ekarri ahalko lituzke egoera horrek. Esan dudanez, herri honetan ez daukagu beste aukerarik denbora pasatzeko. Beraz, azkenean lonja itxiko balitz, jendea aspertuko litzateke. Horrez gain, auzokieek erabaki ahalko lukete beste herri batera joatea bizitzera, hemen ez daukatelako, ezer ez egiteko.

Horregatik, proposatu nahiko nuke aukera bat ea konbonbideren bat aurkitu ahal dugun denon artean. Gure asmoa lonja errekuperatzea da. Hori posiblea ez bada, ondo legoke beste lonja edo lokala ematea. Bakarrik hori eskatzen diegu. Pentsatu beharko lukete: zenbat eta gehiago aspertu, orduan eta gehiago kexkatuko gara. Orain, haien esku dago.

Adeitasunez,
