Lonja ez itxi
 
Herriko aldizkariko irakurleok:
 
Donostiako herritarra naiz; zehazki, aÃ±orgakoa. Hemen jaio, hezi, sortu dut familia eta zahartzen ari naiz. Horrexegatik kezkatzen nau bertan hainbeste gertatzen denak. Hain zuzen ere, duela gutxi jakin dut udalak egin nahi duena: gure auzoko lonja itxi. Beraz, idazki honen bidez, aÃ±orgako auzo elkarte bateko partaideen izenean jakinarazi nahiko nizueke zergatik gauden erabakitakoarekin erabat aurka.

Betidanik lonja hori geurea izan da. Leku ederra da, eta auzokideak eguraldi txarra duenean bertara joaten gara, bai adinekoak, baita haurrak ere. Goizero, adinekoak ariketa fisikoa eta horrelako jarduerak egiten ditugu; jakin badakigu zein garrantzitsua den osasunarako gorputza mugitzea, hezurretako eta bihotzeko arazoak saihesteko batez ere. Arratsaldero, berriz, haurrentzat hainbat ikastaro badaude, eta orain arte arrakasta handia izan dute. Eta ezin dugu aipatu gabe utzi zein dibertigarria den auzokideentzat ardo batzuk edatea asteburuan.

Entzun dudanagatik, Udala adineko-egoitza jartzeko asmotan dabil, eta geure lonja aukeratu du helburu horretarako. Hasieran, ez nion garrantzirik eman, gezurra zela pentsatuz; baina denbora aurrera egin ahala, konturatu naiz bere egitasmoa egia dela. Are gehiago, proiektua martxan dago eta gutun baten bidez azaldu digute hemendik aurrera debekatuta dagoela lokala erabiltzea.

Zenbait bilera antolatu ditugu egoera hori konpon  dadin, eta dagoeneko irtenbidea daukagu: gure areto itxi beharrean, beste leku berri bat ireki, geure auzunean bertan. Horrela, geuk lonjara joaten jarraituko genuke eta Udalak ere helburua lortuko luke.

Ez dakit zein den irtenbiderik aproposena, baina guztiz argi daukat Udalak lehenbailehen erantzun baten inguruan lanean hasi behar duela denok adostasunera iristeko, azken finean, gure auzoa baita.

Laburbilduz, udalari eskatzen dioguna da bidezkoa, eta gure ideiak arrakasta izango duelakoan agurtzen zaituztet.
                             
Donostian, 2020ko irailaren 3an
