TOKIKO TELEBISTA



     Gaur egun, ia pertsona guztiek dute telebistaren bat beraien etxean, eta kanal ugari dituzte bertan ikusgai. Kanal horietako batzuk indarra hartzen joan diren neurrian, beste batzuk galtzen joan dira. Esaera zaharrak dioen bezala, arrain handiak jaten du ttipia, eta horixe gertatu zaio Gipuzkoan emititzen den kanalari. Urte askoan ondo funtzionatu duen arren, emititzen uztea erabaki du, audientziak bera egin baitu eta jasotzen dituen diru laguntzak gero eta eskasagoak baitira.



      Niri pertsonalki pena ematen didate horrelako notiziek. Nik uste dut tokiko telebista izateak bere onurak dituela. Esaterako, gure inguran gertatzen diren berrien berri ematen digute, kanal handiek ez bezala , eta gure hizkuntzan ematen dituzte programa guztiak, beraz, askoz ere atseginagoa dela iruditzen zait euskaldunontzako. Nire iritziz, oso garrantzitsua da gertuko gauzen berri izatea, eta tokiko telebista egokia eta ezinbestekoa dela iruditzen zait horretarako. Bestalde, zailtasunak ere badituzte. Adibidez, ez dutenez audientzia handirik izaten, ez dituzte programa berri asko egiten, izan ere, ikuskatzaile gutxi izateak ez diete bultzatzen gauza berriak probatzera.



     Egun, telebista, entretenitzeko modu bat dela esango nuke. Orain dela urte batzuk, jende askok ikasteko eta eguneratuta egoteko ikusten zuen telebista, baina azken urteetan sortu dituzten telebista-eredu berrien ondorioz, telebistaren inguruan genuen pertzepzioa aldatu egin da. Gure interesak aldatzen joan dira telebista sortu zenetik, eta telebista ikusteko arrazoiak ere aldatu egin direla uste dut. Netflix, Youtube, HBO eta horrelakoek, ikaragarrizko fama lortu dute azken urteotan eta gora egiten jarraituko dutelaren susmoa daukat.



    Tokiko telebista emititzen jarraitzea gero eta zailagoa bihurtzen ari da kateetako jabeentzako, baina oraindik gure eskualdean emititzen jarraitzeko garaiz gaude. Bakoitzak bere proposamenak eginez, eta zer gustatuko litzaioken ikustea esanez, kateak zer emititu jakigo luke eta, era berean, audientzia asko igoko litzateke. Aldi berean, iragarki gehiago egingo lituzkete eta beharrezkoa duten diru kopurua lortuko lukete.



     Laburbilduz, tokiko telebista egotea oso garrantzitsua dela iruditzen zait eta guztion partetik apur bat jarriz, guk, eta etorkizun batean gure ondorengoek, ikusteko aukera izango dugu.