Egun on;



Landaberri Kontsumo-taldearen kide bat naiz, gutun hau idazten dizuet gure funtzionamenduaren eta helburuen berri emateko, baita pixka bat kontzientziatzeko.

Gure taldearen helburu printzipala 0 km-ko produktuen salmentak areagotzea da.

Nozki dena bezala produktu hauek erostea gauza honak eta txarrak ditu, baina egia da ondo pentsatu eta gero konturatzen garela gauza onak indar handiagoa dutela eta benetan merezi duela erostea.



Hau guztia esan eta gero hasiko naiz onurak azaltzen; lehenengo eta behin galdera bat botako dizuet airera; nori ez zaio gustatzen erosi baino lehen nolakoa den produktua ikustea? 

Uste dut ia guztiek erantzungo duzuela gustatzen zaizuela hau egitea, bueno esan behar dizuet, produktuak zuzenean erostea adibidez gure herriko plazan,posible izango dela eta esan bezala erosiko dugunaren kalitatea ikusiko dugu eta ez bakarrik hori, hurbiltasuna saltzen digunarekin, eta gure lurraldeko ekoizleak babestea lortuko dugu.

Ez dago esaterik 0 km-ko produktuak ekologikoak direla, hau da, ingurumena errespetatzen dutela baita gure organismoa ere,kalitatezkoak eta garaian garaikoak direla jakin dezakegu.

Produktu hauek erostearen abantail handienetariko bat, gure lurraldekoak direla dakigula, eta honekin Euskadiko ekoizpena areagotu egingo dugula baita nozki landa eremuak sustatzea lortuko dugula.

Azkenengo abantail bat emateagatik esan, gure tokiko ekonomia indartuko dugula, hau da, hemen egindako produktuak erosiz ere hemen dirua uztea lortuko dugula eta honekin gure ekonomia indartuko dugu guztion artean,



Orain, hitz egingo dugu batzuentzat desabantail bat denaren buruz.

Betidanik bertako edo 0 km-ko produktuak garestiagoak izan dira eta batzuk bidezkoa ez dela pentsatzen dute, zuek zer uste duzue?

Nire iritsiz, prezio hauek guztiz bidezkoak dira eta azkenean pentsatu behar dugula nahiz eta pixka bat garestiagoak izan ere, kalitate handiko prodktuak direla eta goian esan dudan  bezala gure ekonomia indartuko dugula eta gure baserritarrak lagunduko ditugula.



Amaitzeko eta hau guztia esan eta gero eskerrak eman nahi dizuet gure talde eta baserritarren partez, eta espero dugula guztion artean bertoko produktuen salmentak gora egitea.



Agur bero bat