TOKIKO TELEBISTAREN GARRRANTZIA



       Azkenengo asteetan herriko plazan entzun den bezala, tokiko telebistak emititzeari utziko dio. Azken honek audientzia eta dirulaguntzak beharrezkoak ditu aurrera atera ahal izateko. Azken urte hauetan kate handiak direla eta, tokiko telebistak audientzia galdu egin du eta egungo egoerarekin ere, izan ohi dituen dirulaguntzak galtzen hasi da. Aipatutako bi faktore garrantzitsu hauek oso eskasak baitira.



       Tokiko telebistak alde onak dituela aipatzea beharrezkoa da. Urteak aurrera egin ahala, tokiko telebistak behar izan dituen arlo guztietan hobekuntzak egin ditu, esate baterako, teknologian. Eskualdeko biztanleriari gertuko informazioa trasmititzeko aukera ematen du. Kate handiak ez bezala, tokiko telebistak, herrian zein eskualdean gertzen denaren berri ematen du, beste herri zein probintziak kontuan hartu gabe. Telebista mota honek bertan dagoen hizkuntzaren zabalkundean ere lagundu dezake, hizkuntzarekin zailtasunak dituzten herritarrak lagunduz.

Egun, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten ikasle gehiago daude. Eskualdean ikaslerik egonez gero, haientzako telebista lehenengo bultzada izan daiteke, gertutasuna eta urteen poderioz lortutako profesionaltsauna kontuan izanda. Gehienek, ikasketak eskaintzen dituen praktikak egiteko telebista txikiak nahiago izaten dituzte.



       Bestalde, tokiko telebistak kontrako faktoreak ere baditu. Gaur egungo gizartean telebista eredu berriak daude: Netflix, HBO, Amazon Video, Disney +, Youtube... Hauetan edozein momentuan, edozer aurkitu daiteke, pelikula eta serieak, dokumentalak, albisteak... aukera anitzak. Eredu berrietan ikusleak nahi duen guztia aurkitu eta ikusi dezake, bakoitzaren gustuak kontuan izanik eta bakoitzak denbora kontuan izanik.

Telebista guztietan tokiko telebista eta kate handiak daude. Azken hauek kontrako faktore dira. Hauetan informazioa azkarrago eskuratu daiteke, hauek informazio gehiago baitute. Ez ditu tokiko telebista batek behar dituen dirulaguntzen beharrik, dituzten audientziak erreparatuta, beharrezkoak dituzten baliabideak izan ohi dituzte. Pertsona orok aukeraketa egin behar duenean. kate handiak aukeratzen ditu. Azken hauek dibertsitate handiagoa izaten dute.



       Bukatzeko, aurretik aipatutako guztia kontuan hartuta, tokiko telebistak alde eta kontrako faktoreak ditu. Hau herri eta eskualdeko herritarren ona bermatzeko egina dagoela aipatzekoa da. Kate handiak erreparatu beharrean, tokiko telebistak ingurunean bizitzeko beharrezkoak diren albisteak eman eta informazioa transmititzen du. Dirulaguntzak eta audientzia galtzea ez da telebistaren alde dagoen zerbait baina, herritarren laguntzarekin audientzia igo eta beste laguntza mota batzuk eskuratu daitezke. Nahiz eta kate handiak aurkari izan, iragarki desberdinak jartzeko leku aproposa izan daitezke, tokiko telebistaren informazioa emanez. Horrela audientzia igo eta norbaitek laguntza eskainiko balu, ez litzateke tokiko telebistaren emizioa bukatuko.