Tamalez,  gaur egungo eskolen garrantzia pil-pilean dagoen gaia da gure gizartean. Duela gutxi arte            -nahikoa da 20 urte atzera egitea- ez genuen imajinatu ere egingo hiri handietako eskolek hain kalte handia eragin zezakeenik, eta are gutxiago herri txikien eskolei buruzko artikulu hau idatzi beharko nukeenik. Honen ondorioz, hausnarketa sakona egin beharra daukagula iruditzen zait. 



Nire ustez, gure gizartean ez dira herriko eskolak begi onez ikusten. Aldiz, onartu beharrekoa da, baliabideak kudeatzeko erraztasuna dituztela eskola horiek. Ildo beretik jarraituz, hiriko eskolen aldean harreman estu eta sakonagoak sortzen dira ikasleen artean. Gainera, herriko eskolei esker, auzo-lanean aritzeko aukerak ere handiagoak izaten dira.

 

Guzti hau alde batera utzita, herriko eskolak zailtasun handiak pairatu behar ditu urtean zehar. Hainbat erronkei aurre egiten du; iraunkortasuna lortzeko lasterketa batean balego bezala aritzen baita. Beste hitzetan, herrien eskolen etorkizuna arriskuan dagoela esango nuke. Esate baterako, premia bereziak izan arren, apartekorik dirulaguntzarik izaten ez dituztelako. Eta arazoak gutxi balira, geroz eta mugatuagoak agertzen dira giza baliabideak lortzeko aukerak.



Beraz, zer da egin behar duguna? Nik, argi daukat erantzuna, eta zuk? Galdetu diozu zure buruari zer motako gizartea nahi duzun? Bada, galde iezaiozu, eta agian, nirekin ados egongo zara. Orain, elkarrekin jokatzeko garaia da. Ez dut esan erraza izango denik, baina herrian gauza zailagoak ere lortu izan dira. Esaera zaharrak dioenez, ezina ekinez egina.



Horretarako, herriko eskolek dituzten balioak ezagutaratu beharko ditugu. Lehenengo pausua, hauen aparteko izaera eta balioa sustatzea izango litzateke. Adibidez, promozio-kanpainak egiteko aukera izatean, herritarren eta erakundeen inplikazioa indartuko genituzke. Era berean, diru-laguntzak lerro bereiziak izanik, herri txikietako eskolei iritsitako irabaziak handiagoak izango lirateke. 



Laburbilduz, hemendik aurrera gau eta egun igaro beharko dugu herri txikietako eskolen garrantzia zabaltzeko. Nahiz eta bide luze bat geratu helmugara iristeko, igarotako esfortzu osoa esleituta geratuko da ondasunak lortu bezain laister. Hau da, zenbat eta gehiago helburuarekin bat egin, orduan eta helmuga lortzeko gertuago egongo gara.