Gaur egungo egoerari erreparatuz gero, berehala jabetzen gara herri txikiak jasaten ari diren biztanle faltaz. Orain dela pare bat urte, leku hauetan bizi ziren gizakiak poliki-poliki hiri handietara joaten hasi ziren, gaur egun arte. Ondorioz, gutxinaka-gutxinaka gobernuak bertako eskoleenganako interesa galdu dute. Herri txikietako eskolak nazkatuta daude zailtasunak eta gabeziak jasateaz ; hori horrela izanik ere, agintariek entzungor egin diete. Egokia al da eskola hauei besteei baino garrantzia gutxiago ematea? Nire aburuz, eskola guztiek baliabide berak izan behar dituzte, horregatik, biztanle gutxiko herrien eskolak iraultza bat hastea erabaki dugu, gure ikasleen ongizatea bermatzeko helburuarekin.



Lehenik eta behin, guraso-elkarteko kide naizen artean; gure bailarako hezkuntza zentruetako eskoliarren eta irakasleen arteko harreman berezia azpimarratzea gustatuko litzaidake, hori baita gure erakundeetako onura handienetako bat. Adituek orain dela gutxi azaldu dute: ikasgela batean geroz eta ikasle gutxiago egon, orduan eta informazioa barneratzeko probabilitate gehiago dagoela. Alabaina, eskola hauek makina bat traba dituzte diruari dagokionean. Honenbestez, leku hauetan ez da posible ikasleriarentzat nahiko material lortzea. Egoera hau ez bada laster aldatzen, fandango honen buelta jolasa ez da izango!



Ildo beretik, jendartea haur hauen lekuan jarri beharko litzateke, Benito Lertxundik behin esan zuen moduan, soilik sentsibilitateak salbatuko du mundua. Gizarteak dauka ikasgelen etorkizuna aldatzeko aukera, eskoletako haurrak egunerokoan nozitzen baitituzte bidegabekerien efektuak. Hala ere, garbi dago, eskola publikoetan auzo-lanean aritzeko dituzten aukerak lagungarriak eta onuragarriak direla haurren ikasketa prozesuan, esate baterako, bizikidetza  jorratzen duelako. 



Laburbilduz, dudarik gabe, funtsezkoa da herri txikietako eskolen izaera eta balioa sustatzea, zeren eta onartezina da diru-laguntza eta baliabide urriak jasotzen jarraitzea. Beraz, bailara hontako guraso-elkarteak proposamen ugari dauzka borroka honekin jarraitzeko; hori lortzeko, herritarren eta erakundeen inplikazioa indartzea ezinbestekoa da. Horretarako, makina bat proiektu antolatu ditu herri txikietako eskolen egunaz gain, adibidez, mobilizazioak bultzatu ditugu. Guztiok elkartasuna lortuko bagenu, hirietan ez dauzen eskola publikoenganako aurreiritzi asko desagertuko lirateke. Nahiz-eta nire ikuspuntuak guztien onespenik ez izan, badakizue, zenbat buru hainbat aburu!