Patinete elektrikoen influentzia bidegorrian
Basaurin, 2020ko ekainaren 15ean

Arduradun jauna:

Gutun hau idazten dizut txirrindulari elkartearen izenean. Gutuna idaztearen arrazoia zerikusia bat dauka udalak hartutako azken erabakiarekin. Lehenengo eta behin argi utzi nahi dizut txirrindulari elkartea osatzen duten pertsona guztiek ez daudela ados erabakiarekin. Erabaki hori hartu zenetik istripuak hirukoiztu egin dira. Arazoa da istripuak direla patinete elektrikoetan ibiltzen diren pertsonen erruz.

Azken astean zazpi istripu egon dira eta guztietan berdina gertatu da, patinete elektrikoetan zabiltzaten pertsona talka egin dute txirrindularien kontra. Aitzaki bezala jartzen dute zeramaten abiadura. Errudunak ez dira ezan txirrindulariak, baizik eta patinete elektrikoak erabiltzen duten pertsonena.

Argi utzi nahi dut udalak hartu duen erabakiarekin ez nagoela ez alde ez kontra, hau da, gustatuko litzaidake patinete elektrikoek bidegorritik ibili beharrean errepidetik ibiltzea. Modu horretan bai txirrindulariak, bai kirola egiten duten pertsonak seguruago egongo dira. Bidegorria erabili behar da kirola egiteko.

Hori da txirrindulari elkarteak duen kontzeptua bidegorria erabili izateko. Hori xede izanik patinete elektrikoa errepidetik erabili beharko litzateke. Patinete nrmal batean indarra egiten duzu hankekin patinetea aurrera egiteko baina elektrikoan bakarrik esku bat mugitzen duzu, baina ez duzu egiten inolako esfortzu fisikorik.

Bestalde, hartutako erabakia finko mantentzekotan, gustatuko litzaiguke aldaketak egotea. Aldaketa horien helburua da pertsonen segurtasuna. Nire proposamen bat izango litzateke bidegorriko errepideak zabaltzea, argi ikusten delako konfinamendua amaitu zenetik gero eta jende gehiago egiten duela txirrindularitza eta gero eta jende gehiago dagoela bidegorritik zehar.

Egoera zail honetan inportantea iruditzen zait arauak jartzea, batez ere patinete elektrikoa erabiltzen dituzten pertsonei. Txirrindulariak arauak dauzkagu, baina haiei arau bereziak jarri beharko zeniete. Batez ere patinete elektriko batzuek hartu ahal ditzaketen abiadura 25 kilometro baino gehiagoko abiadura hartu ahal dituztelako.

Istripuak abiadura handietan oso gogorrak izaten dira, arriskutsuegiak. Guzti hau esanda, gustatuko litzaidake kontuan hartzea esandako guztia eta araua mantenduz gero jarri arau bereziak pertsonak seguruago egoteko. Baita ere eskatu nahi nizuke udaltzaingoaren partizipazioa, beraiek adi egoteko nork errespetatzen dituen ala ez abiadura araua eta ez betetzekotan izun altuak jarri.
Espero dut esandako guztia kontuan izatea!

Eskerrik asko,
