BIZITZA DIGITALIZATUA



   Azken urte hauetan sare sozialen eta komunikabide digitalen erabilera asko areagotu da. Noiztik ez zara etxetik irtetzen mugikorra hartu gabe? Noiztik ez zara bankura joan diru trasferentzia bat egitera? Hau da, digitalizazioaren biktima al gara.



   Gure bizitzako arlo askotan erabiltzen ditugu tresna digitalak,  medikuan hitzordua hartzeko, egunean zenbat pauso egin ditugun jakiteko, erropa erosteko... Esan behar da, arlo batzuetan bizitza erraztu digutela. Adibidez, pandemia honetan etxean geunden, baiña, ordenagailuei esker eta bideo-deien bidez gure ikasketak aurrera ateratzeko formakuntza jasotzea lortu dugu, eta hau dena tresna digitalei esker izan da.



   Oraintxe bertan, entzuteak beldur heman arren, edozer gauza egiteko gailu hauek behar ditugu. Adibide bat jartzekotan, kirola egiterako orduan, erloju digitala erabiltzen dugu zenbat kaloria erre ditugun jakiteko. Orain dela hamar urte kirola egiteko behar genuen gauza bakarra gogoa zen. Haria jarraituz, denok sentitzen dugu ikaragarrizko beldurra mugikorra bateria gabe geratzera doanean, nola hartuko dut kotxea ezin badut GPS jarri, ze pentxatuko du nire mutilak deitzen badit eta  nik ez badiot diot hartzen. Gure burua erotu egiten da. Bestalde, sare sozialen erabilerak gure bizitza denbora guztian komparaketa batean jartzea eragiten digu; horren etxea nirea baina handiagoa da, ni baiño erropa gehiago du, ni baino askoz argalagoa da...



   Beraz, arlo guztietan erabiltzeak eta gure tresna garrantzitxutzat hartzeak ikaragarrizko menpekotasuna sortu digu. Gure askatasuna murriztu digu, beti online gaude, mezuak erantzuten, gure bizitza sare sozialetara igotzen... Non geratu da gure pribazitatea. Bizitzaz dugun errealitatea asko aldatu da, azken urte hauetan sare sozialetan bizi gara eta honek erralitatearen eraldaketa bat eragin du, dena perfektua izan behar dela erakusten.



   Nire ustez, tresna hauen erabilpena oso ondo etorri da arlo batzuetarako baina erabilera hau dosifikatzen ikasi behar dugu. Lehenik eta behin, egunean zehar zenbat orduz erabiltzen ditugun ikustea gomendatzen dizuet, ikusiko duzu, uste duzutena baiño askoz gehiago dela, askotan beldurra  ematen du.  Baita ere, egiozu galdera bat zure buruari, ze gauza egin ditzazket tresna hauekin egiten ditudana baiña hauek gabe egin ditzazketedanak?  Aldaketa honela asten da, gure bizi birtuala bizia izatez uzte duenean eta bizi erreala bihurtzen denean.


