Donostian, 2021eko apirilaren 21a





Zudendari Jauna:



Lehenik eta behin, jakin berri dut auzoko elkarte gastronomikoak duen egoitza berritzeko asmoa duzuela, eta bertako azpiegiturak aldatzeko asmoa duzuela.



Hasteko, zoriondu nahi zaituztet elkartearen azpiegiturak aldatzeko asmoa duzuelako, eta hori gutxi balitz, dagokigun mendera egokitu, hau da, XXI. mendea.



Esan beharra daukat, bizi dugun azken urteotan elkarteetan aldaketak ugari egon direla. Esate baterako, gure herrian ditugun hainbat elkarte gastronomikoek estatutuak aldatu egin dituzte eta jakinean gainean nago % 48k emakumezkoak direla.



Hortaz, jakin nahiko nuke estatutua aldatzeko asmoa duzuen edo ez; lehen esan bezala, XXI. mendean gaude eta gaur egun gizonen eta emakumeen artean dagoen desoreka ezin dugu onartu, erabat desfasatuta dago.



Gainera, kontuan izan beharreko gauza bat azaldu nahi dizuet; zenbat eta bazkide gehiago izan, elkarteak diru kopuru gehiago jasoko luke, eta aldi berean, berritzeko lanak egin ahal izateko diru kopuru gehiago izango luke.



Aitxitik, estatutuak aldatzeko asmorik ez baduzue, bazkide pilo bat kanpoan geratuko dira, hau da, 

bazkideak gutxitu eta aldi berean diru sarrerak murriztu egion zaizkizue.



Nire aburuz, elkarteak 360 graduko aldaketa bat egin beharko luke; alde batetik, gizartean dugun desorekari ekiteko; gainera, amaitu beharra dugu emakume eta gizonen arteko desberdintasunarekin. Beste alde batetik, elkartea gizartearen ispilua izan daiteke; hainbat eta hainbat elkarte eredutzat hartuta.



Hori gutxi balitz, elkarteak mugimendu gehiago izango luke, geroz eta jende gehiago, mugimendu gehiago, eta horrek elkarteari dirua ekarriko lioke. Gainera auzoko jaietan denok parte hartzerik izango genuke eta horren ondorioz, auzoko elkarte gastronomikoa diru sarrerak handiagoak izango lituzke.



Jakin dezazuen, nire kabuz, gure auzokideei elkarteko estatutuari buruzko galdeketa egin diedala; bertan, bai emakumezkoek baita ere gizonezkoek erantzun dute; galdeketan azaldutako erantzunei kasu egingo bazeniete eskertzekoa izango litzake. 



Azkenik, galdeketan azaldutako erantzunen % 98k , argi eta garbi jarri du, emakume eta gizonen arteko berdintasuna nahi dutela. Horregatik, orain da momentua auzkokideei entzun eta denon artean auzo elkarte berri bat egiteko.



Amaitu nahi dut esanez, bihotzez eskertuko genukela auzokideei entzuteko, kasu egiteko. Gainera, arlo guztietan onuragarri izango litzake elkartearentzat.



Besterik gabe agurtu nahi zaituztet eta zuen erantzunaren zai geratzen naiz.



Adeitasunez,
