Egunotan, supermerkatu handien ondorioz herriko dendak itzi egin beharko direla eta denon ahotan dabilen gaia da. Izan ere, gai honi buruzko aipamen bat edo beste zenbait komunikabideetan aurkitu ditzakegu. Esaterako, atzo gauean Euskal Telebistan, gai honi buruzko programa bat eman zuten, eta saio horretan parte hartu zuten solaskide guztiek gogoeta berberari eutzi zioten: gaur egungo bizitza honekin jarraitzen badugu, hemendik gutxira herriko denda eta komertzio txikiak itxi egin behar izango dituzte.



Teknikoen esanetan, 2019-ko datuek adierazten duten bezala, Euskal Herrian pasadan urtean, 1.000 komertzio txiki baino gehiago itxi egin behar izan ziren gure herrietan. Datu hauek urtero gorantz egiten dute , horregaitik beharrezkoa da lehen bait lehen neurria zehatzak ezartzea. Baina, zeintzuk dira fenomeno horren arrazoiak? Ez dago ezan beharrik bat baino gehiago direla, baina batzuk aipatzea gustatuko litzaidake. Alde batetik, herri txikietan supermerkatu gehiegi eraikitzen ari dira, horregaitik hauen sorpena gustiz murriztu behar da, merkatu txikiekin ez bukatzeko. Bestetik, herriko denden salmenten gainbera asken urteetan asko nabari egin da krisia dela eta, supermerkatuen presioak herriko dendekin konparatuz oso baxuak baitira.



Nire ustez, arazo hau larria dela esatea sinpleegia iruditzen zait, irtenbideak egon badaudelako, formula magikorik egon ez arren. Dena den, arazo hau guztiena dela esatea gustatuko litzaidake. Izan ere, neurriak hartzea logikoa iruditzan zait: Lehenengo eta behin, ezinbestekoa da gure gizarteak merkatu txikien benetako garrantzia ezagutzea, milaka familien lanpostuekin ez bukatzeko. Bigarrenik, komertzio txikiei diru-laguntzak eskeintzen dizkien lege bat ezartzea oso lagungarria izango litzateke, gaur egun gure gizartean  egoera txar honetan aurkitzen diren milaka denda hauek, aurrera joateke aukeraren bat eduki dezaten . Azken finean, dendak herriaren alde oso garrantzitsu bat direlako, bai bertokoentzat eta baita kanpotik datozenentzat ere.



Amaitzeko, neurri gogorrak hartu beharko lirateke. Baina badago egoera honi aurre egiteko aukeraren bat edo beste borondate ona izanez gero. Gakoa gure gizarteari merkatu txikien garrantzia erakustean datza. Aldaketak ikusteko denbora luzea itxaron beharko dugu, baina mereziko du.