Gaur egun, aurrerapen teknologikoak, euskaldeek duten telebistak atzean gelditzea eragin dute. Telebista hauek aurrera egiteko baliabideeen, audientziaren eta dirulaguntzen falta susmatzen hasi dute eta hori hainbat arrazoiengatik izan da. Arrazoi horien artean telebista-eredu berrien sorrera izan da nagusiki, (Netflix, HBO, Amazon, Sky, ...) konpetentzia handiak bihurtu dira eta.  Arazo hauen aurrean tokiko telebistak artutako erabakia emititzeari ustea izan da. 



Alde batetik, oraindik tokiko telebistak sustatzeko neurriak hartu daitezkela uste dut. Audientzia nahi duen entretenimendua eskaini behar dute, bai filma famatu bai telesail interesgarri eta dibertigarriak. Honetarako dirulagutzak behar dituztenez, udalen artean elkartu eta fondo bat egitea lagungarria izango zen. Gainera telebista hauek gure inguru gertuko informazioa ematen digu, baita gertu gertatzen diren gauzen berri ere. Horrekin batera lekuko hizkuntzaren sustapena ematen da, hizkuntza aberastuz: adibidez, Euskal Herrian ETB daukagu eta telesail asko euskaraz emititzen dira umeek ere telebista euskaraz ikusteko eta ohiturak ez galtzeko.  Halaber, tokiko telebistak eskualdeko ikus-entzunezko profesional eta langileentzat bultzada da, eta han praktikak egiteko aukera jarriz gero ikus-entzunezko ikasle askok animatuko ziren telebistako mundua ezagutzeko eta hartaz ikasteko.



Beste aldetik, ulertzekoa da denbora pasata tokiko telebista hauek desagertuko direla. Nahiz eta onuren artean gertuko informazioa izatea eta hizkuntzaren zabalkuntza sustatzea ez da nahikoa gaur egungo gizartearentzat. Orain telebista-eredu berriak eskaintzen dizkiguten abantailak eta edukiak askoz zabalagoak dira. Tokiko telebisten aldean, milaka pelikulak eta telesailak aurki ditzazkegu plataforma hauetan, eta edozein tokitan ikus daitezke (mugikorran, tabletan, telebistan, ordenagailuan, ...). 



Arazoei interbidea lortzea eta tokiko telebisten bultzada emateko aukerak daudela uste dut, beti ere udalek haien artean hitz egin eta neurriak hartzen baldin badituzte. Baina egia da nahiko zaila dutela, konpetentziak gaur egungo audientziaren jarraipena daukalako. 

Nire ustez, telebistak denetarik izan behar du, bai tokiko informazioa bai plataformak filmetarako, azken finean ordu asko igarotzen ditugulako telebistaren aurrean (nahiz eta orain mugikorrak askoz gehiago erabili) eta eguneroko informazioa lortzeko komunikabide nagusia delako.