Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 28an



Jaun agurgarria:



DBH 4. mailako adimen-gaitasun handiko ikasle baten ama naiz, Saioa izenekoa, eta gutun honen bidez ikasturte honetan pairatzen ari garen egoeraren berri eman nahi dizut. Ikasturtea hasi zenetik, alabaren jarrerak asko kezkatzen nau, ikastolatik egunero etsita ez ezik, kezkatuta ere itzultzen baita. 



Zehatzago esanda, Saioak arreta pertsonalizatua behar duela uste dut, eta  arreta hori ikastetxeak berak eskaini beharko lukeelakoan nago. Izan ere, bai ikastolan, bai etxean, gure ahalmenik handiena egin beharko genuke bere gaitasuna erabat garatzeko arriskua ez izateko. Beste aldetik, ez dugu ahaztu behar eskuetan daukagun gaitasuna garatzen duten ikasleen kopurua igotzen ari dela, eta ikasle haien beharrei aurre egiteko prest egon beharko geniokeela.



Lehen aipatutakoarekin jarraituz, haiekin lan egiten dituztenak prestakuntza berezia jaso beharko luketela azpimarratu nahi nuke. Aldi berean, ikaslearen garapen intelektuala eta soziala zaintzea gure helmugetako bat izan beharko litzateke, eta horrelako helburuak lortzeko, guztion konpromezua ezinbestekoa dela dirudit. Horregatik irakasleen prestakuntza lehen mailako beharra dela adierazi nahi dizut. 



Bestetik, adimen-gaitasun handiko ikasleak beste bi egoera larriak sufritzeko zorian daude nire iritziz. Lehenengoa,  bullyinga jasateko arrisku handia  daukate, eta horregatik, heldu baten laguntza beharko dute ikastolan dauden guztietan. Bestetik, eta hainbat aldiz ikusi dugunez, ezaugarri horietako ikasleek eskola-porrotak egiten dituzte askotan, ez baitaukate eskolan gelditzeko behar den motibaziorik.



Aipatutako guztia aztertzen badugu, ez dago dudarik haientzat bereziki prestatutako planak eta baliabideak beharrezkoak direla. Esate baterako, adimen-gaitasun handiko ikasleak gela berezi batean bakarrik ikasteko aukera eskain diezaiekegu. Horrela, haien helburu bereziak lortuko dituztela bermatu ahal izango dugu. 



Izan ere, egoera bera sufritzen duten hainbat gurasoekin hitz egin dut eta lehengo pausoak eman ditugu gela bereziaren planarekin hasteko. Beraz, ondo baderitzozue, zurekin bilera bat antolatu nahi genuke, prestatutako planari dagokionez azterketa sakona egiteko asmoarekin.



Hori guztia borobiltzeko, nire aldetik ahal dudan guztia egiteko irrikan nagoela jakinarazi nahi ditzut. Alabaren prestakuntzari lehantasuna eman nahi diot, eta bere ikasketekin jarraitzen ezin badu, bere bizitzan lortu dugun oreka mantentzea ezinezkoa izango dela pentsatzen dut.



Nire proposamena kontuan hartuko duzulakoan, zure erantzunaren zain gelditzen naiz,
