Donostian, 2021eko apirilaren 21ean.



Zuzendaritza hori: 



Ezeri ekin baino lehen, auzoko bat naizela aipatu beharrean nago. Jakingo duzuen bezala, orain dela bizpahiru egun egoeraren berri jakinarazi gintuzuela, tradizioaren arabera, emakumeei bazkide izatea debekatuta dugula esanez. Nolanahi ere, auzoko zenbait pertsonak, ni barne, hartutako erabakiarekin bat ez gaude. Horregatik, oraingoan azalduko dizuedan proposamenarekin, zuei, auzoko elkarte gastronomikoko zuzendariei, zuzentzen natzaizue. 



Alde batetik, gure presentzia gabe, hots, emakumeei talde hontako beste bat ez izateko aukera kentzea eta debekatzeak, elkarteak ez lukeela inolako esparrutan aurrera egingo ziur nago, situazioa hankaz gora jarriko baitzuen. Besteak beste, ekonomiari erreparatuz, ez zen bideragarria izango, bai elkarteak eta bai bazkideak, dirutza asko ez, gehiegi, galduko dute eta.  



Halaber, gero eta pertsona gehiago, orduan eta merkeagoa izango litzateke burutuko zen guztia. Ildo beretik, premia asko eta asko edukitzeak, proposamen zein amets guztiak egia bihurtzeko beste aukera bat edukiko zenutela ere argi dut. 



Beste alde batetik, hartu duzuen erabakia ez da bidezkoa. Izan ere, jarduera matxista bat dela irizten dut. Gure, emakumeon, eskubide eta askatasuna mugatzen ari baitzara. Lotsagarria dela ere esan beharrean nago, XXI. mendean baikaude. Gainera, Internet eta gainontzeko komunikabide guztiak hobetzen eta berritzen dituzten bezala, estatua ere berritu beharko litzatekeela uste dut. Denbora igarotzen den heinean, jendea, gizartea, pentsatzeko erak aldatzen, tradizioak puskatzen... hasten direlako. Beraz, estatuak aldatzea komeni dela pentsatzen dut, hartutako erabakia ahoz aho joanez gero, ospe ez oso ona hartuko baituzue. Eta hori, jendeak ez du atsegin. 



Amaitzeko, eta aurreko guztia laburbilduz, arestian esan bezala, emakume gabe elkarte honek ez luke aurrera egingo, ez luke gehiago iraungo. Hortaz, estatuak aldatzeko eskatuko nizueke, guk, emakumeok, elkarte hontako kide izateko. Eta zuekin batera, talde paregabe bat osatzeko. Hainbesteko arrakasta izango genuen, non elkartea primeran eta ederki joango zen. 



Eskutitz honetan azaldutakoari merezi duen harreta eskaini diozuelakoan, eta gure proposamena baliagarria izango delakoan, eskerrak emanez agurtzen zaituztet. 

