Sare sozialak gure egunerokotasunean gero eta garrantzitsuagoak bilakatzen ari dira, egunero erabiltzen ditugu lagunekin hitz egiteko edota argazki bat gure perfilean igotzeko. Orain dela hamabost urte pentsaezina zen sakelako telefono batetik argazkiak eta esaldiak bidaltzeko aukera izatea gure inguruko edota erbesteko jendeari. Instagram, Facebook, Youtube, Watsapp, Tik Tok, Snapchat, ... dira sare sozial erabilienak, non gazteak, sare sozial hauen bezero nagusienak, dira ohitura-arazo jakin batzuk sortzeko arrisku gehien dutenak, hala nola, lo behar bezala ez egitea, aisialdia eta giza harremanak oztopatzea, ...



Hariari jarraituz, Euskal Herria ez da kasu aislatu bat eta beste herrialdeekin batera hasi zen sare sozial eta komunikabide digitalak erabiltzen. Gero eta adin txikiagokoak hasten dira mugikorrak jasotzen beraien gurasoengandik eta guraso hauek, askotan, ez dute prebentzio-neurririk jartzen lehen aipatutako arazoak oztopatzeko. Beharrezkoa da adin txikiko batek mugikor bat eskuetan duenean neurri batzuk jartzea, sare sozialak erabiltzen hasi dezake eta ondorio gisa kalifikazioak jaistea, edo bere lo egiteko ordutegia ez errespetatzea, edo lagunetatik eta familiarengandik urruntzea, ...



Izan ere, sare sozialak ez dira kaltegarriak pertsona batek egoki ibili ahal baditu, azkenean, helburu horren baitan daude eginak, orduak eta orduak igarotzeko argazkiak begiratzen edo bideoak ikusten. Erabili ditzakegu gure bidaiak edo esperientziak lagunekin partekatzeko edo etxekolanak egitean duda bat izateaz galdetzeko. Izan ere, sare sozial jakin batzuk, hala nola, Twitch, Tik Tok edo Instagram denbora igarotzeko besterik ez daude sortuak, Seguir edo Añadir a amigos botoei klik egin eta notifikazio bat iritsiko zaizu mugikorrera jakinarazpen moduan publikazio edo bideo bat argitaratu dutela, are gehiago areagotuz zure bizimoduan sortu ditzaketen kalteak.



Bukatzeko, hainbat gomendio nahi ditut eman nire esperientzi pertsonaletatik abiatuta, ikasteko, etxekolanak egiteko edota lan garrantzitsu bat amaitu gabe baldin baduzu mugikorra edo arreta galtzea sor daitekeen edozein gailu era bat gelatik kanpo mantentzea. Beste aldetik, zure aisialdia ez igarotzea mugikorrarekin, zure familia edo lagunekin denbora igarotzea, kirola praktikatzea edo ikasten saiatzea finkatu helburu gisa. Azkenik, zure pribatutasuna kontrolatzea, adibidez, Instagrameko kontua publikoan izan beharrean, pribatuan finkatzea edo zure datu pertsonalak, jaiotze-data, helbidea edo abizeak ez partekatzea zure lagunak ez direnarentzat.