Jadanik, guztiok ohartuko ginateke mugikorren eta sare sozialen hedapenaz, eta baita hauen gehiegizko erabileraz. Komunikabide digitalak eta teknologia berriek mundua hankaz gora jarri dute. Izan ere, egun, ez-ohikoa da pertsona batek ez izatea segapotorik (sakelekorik). Hori dela eta, biztanteon egunerokotasuna erabat aldatu da, lehen beste modu batera egiten ziren gauzak egitera ahalbidetzen baitigute mugikorrek, esaterako, ordaidu, informazioa bilatu, txateatu, eta abar. Baina neurriz erabiltzen ariko ote gara hauek? Ezartzen al ditugu mugak?



Jakina da, teknologia munduan aurrerapausu bat eman dela azken hamarkadan. Garbi dago, mugikorrak geure bizitzako arlo guztietan laguntzen digutela, horiek erabili ez ezean, ezingo baikenituzke ekintza mordo egin, munduko beste herritar batekin momentuko elkarrizketa bat izan, alegia. Hori gutxi balitz, informazio iturri ikaragarria bihurtu da, non norbanakoak ontzat hartzen dituen webguneak erabil ditzake informazioa eskuratzeko, musika entzuteko... Gainera, sare sozialak adibidez, lotsatiak diren gazteei laguntzen diete sarritan, pantaila baten atzean egoteak, segurtasun indar bat ere ematen baitu, lotsa alde batera baztertuz.



Nolanahi ere, alde txar ugariekin aurki gaitezke sare sozialen aurrean. Nahiz eta komunikatzeko, informatzeko, jolasteko, ordaintzeko eta ekintza ugari egikaritzeko bide erraz eta azkarra den, hauen gehiegizko erabilerak kalteak ekartzen dizkigu. Badirudi, segapotoa eskuartean ez izateak, isolamendu soziala ekartzen duela. Beraz, bidezkoa ez izanik, sozialki aktibo mantentzeko, mugikorra erabiltzera behartuta gaude. Horrez gain, geure produktibitatea baxutzen du distrazio ugari ditugulako (jokoak, mezuak...). Hildo beretik, denbora galketa izugarria da, senide, lagun edo familiarrekin denbora atsegin bat pasa beharrean, inguruaz jabetu gabe telefonoarekin denbora pasatzea erabakitzen baitugu askotan.



Guzti hau esanda, egoera larri honi aurre egiteko, sozialki aldatu beharra dagoela garbia da. Arestian esan bezala, alde on asko izateaz gain, ekartzen dituen kalteak ugariagoak dira ekartzen dituen onurak baino. Pentsatu dezagun ea nola jokatzen dugun eta alda ditzagun geure jokaerak. Aski da! Mugikorrek ez dute geure gertukoei baina denbora gehiago eskaintzerik merezi. Gozatu dezagun bizitzaz sare sozialen menpekotasuna sahiestuz. Hori horrela izanik, gizarte osasuntsuago batean heziko ditugu geure seme-alabak, haurrak etorkizuna baitira.